Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [2061 - 2070]

Zeltsa (emakumezkoa)

  • Celsa (es)

  • Latineko Celsus 'garaia, altua'-tik dator. Erroman anitz erabili zen, eta, ondorioz, santu eta martiri asko deitu ziren honela. Izena batez ere K. o. lehen mendeko Zeltso idazleari esker da ezaguna, honek idatzitako De re Medica inprimatu zen aurreneko medikuntza liburua baita (1478. urtean). Aldaera: Keltse (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Keltxe.

Zernin (gizonezkoa)

  • Saturnino (es), Saturnin (fr)

  • Ikus Saturdi.

Zerua (emakumezkoa)

  • Hitz arrunta, azken urteotan maiztasun handiz ponte izentzat erabilia.

Zezilio (gizonezkoa)

  • Cecilio (es)

  • Jatorri etruskoa duen Caecilius izen latinotik dator. Tradizioaren arabera Iliberris (Granada) hiriko apezpiku izandako San Zezilio Done Petrik Iberiarpenintsulara bidali zituen zazpi gizon santuetako bat izan zen. Santuaren eguna otsailaren 1ean da. Aldaera: Koikilli (Deun-ixendegi euzkotarra).

Ziboze (emakumezkoa)

  • Zuberoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa.

Zigor (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena. 1415ean Zigastitarrek Larrabetzun (Bizkaia) Lezamako Zigor hil zuten. 'Makila', 'zigortzeko makila' adiera duen euskal izen arrunta ere bada, jakina.

Zikuñaga (emakumezkoa)

  • Hernaniko (Gipuzkoa) Andre Mariaren ermita, bertan Zikuñagako Ama Birjiña Beltza izenaz ezagutzen dena. Euskal Herrian dauden zazpi Ama Birjina beltzetako bat da. Haren faborea lortzeko burua horman dagoen zulo batean sartuta errezatu behar omen da kredoa.

Zilar (gizonezkoa)

  • Zilar hitz arruntean oinarri duen Erdi Aroko izengoitia. Lesakan (Nafarroa) 1366an Machin Zillar agertzen da.

Zilia (emakumezkoa)

  • Oibarko (Nafarroa) antzinako ermita. Irudi duenez Santa Zeziliari eskainia zegoen, baina Santa Cilia aldaera XIV. menderako ageri da, eta gero 1534an errepikatzen.

Ziortza (emakumezkoa)

  • Bizkaiko Andra Mariaren monasterioa eta Donejakue bideko antzinako ospitalea. Kondairak dioenez, 968. urteko abuztuaren 15ean arrano batek Gernikako Andre Mariaren elizako buruhezur bat hartu eta hegan Ziortza-raino eraman zuen, XIV. mendean kolegiata -Bizkaiko bakarra- izango zen eliza sortu zuten lekuraino hain zuzen ere. Izenaren osagaiak *zinaurri, ziaurri landare izena eta -tza toki-ugaritasunezko atzizkia dira (1082. urtean Cinaurriza dokumentatzen da).

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper