2103 emaitza *:* bilaketarentzat [211 - 220]
Antonia (es), Antoinette (fr)
Ikus Antonia.
Antolín (es), Antonin (fr)
Erromako Antonius leinu izenaren Antoninus jentiliziotik dator gaztelaniazko Antolín, eta honen euskal aldaera da Andolin. Santuaren bizitzaren gaineko berriak ilunak dira; erlikiak Pamiers (Frantzia) hirian daude gordeta. Zenbaiten arabera hiri horretako lehen apezpikua izan zen; beste zenbaiten arabera, ostera, erlikiak gurutzatuek ekarri zituzten. Santuaren eguna irailaren 2an da.
Antolina (es)
Gaztelaniazko Antolín izenaren baliokide femeninotzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Gogoratu behar da erdarazko gizon izen horren euskal aldaera jatorra Andolin dela.
Arabako herri honetako Santa Katalinaren elizan Andre Mariaren irudi erromaniko bat gordetzen da.
Antonia (es), Antoinette (fr)
Gaztelaniazko Antoniaren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Ikus Antonia.
Antón (es), Antonio (es), Antoine (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Izena sortzeko Bizkaiko tradizioa hartu zuten aintzat, Bizkaiko Jaurerrian ohikoa baita San Antonio izeneko ermitak izendatzeko Sandoni forma erabiltzea. Ikus Antonio.
Andrés (es), André (fr)
Andres izenaren aldaera. San Andore izeneko ermita Leatxen (Nafarroa) egon zen, baina aspaldian desagertu ziren azken aztarnak. Ikus Andres.
Erromatarren garaiko Akitaniako idazkunetan zenbait aldiz agertzen den izena. Adituek oinarriko and- euskarazko handirekin eta galierako ande- izen indartzailearekin erlazionatu dute; -os bukaera atzizkia dela txoil garbi dago, baina ez hainbeste txistukariaren nolakoa.
Andere(a)ren aldaera da. Erdi Aroan izen beregaina ez ezik emakume izenak sortzeko erabiltzen zen aurrizki edo aposizio modukoa ere bazen. 1085. urtean Taxoaren (Nafarroa) ageri da (Andere Dirida); Codex Calixtinus liburuan ere azaltzen da, XII. mendean (Andre Maria),'Ama Birjina' adieraz (ikus Andere). Inoiz badirudi Andreoren femeninoa dela. Ikus Andere.
Erdi Aroko euskal izena, Andre-z eta Albira-z osatua. 1167an Ezkirotz Galarren (Nafarroa) ageri da. Ikus Andrea eta Albira.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.