Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [311 - 320]

Arga (epizenoa)

  • Nafarroan jaiotzen den ibairik handiena. Lehenengo aldiz 934. urtean dokumentatzen da (usque flumen Argam). Ikusi Arga.

Argain (epizenoa)

  • Euskal Herrian arrunta den toponimoa eta, gainera, Longida ibarreko (Nafarroa) herri despopulatua. Osagaiak harri eta -gain dira. Ikusi Argain.

Argaina (epizenoa)

  • Hainbat lekutan ageri den toponimoa. Izen hori dute Errezilgo (Gipuzkoa), antzinako Done Eztebe ermitak eta Sarako trikuharri batek (Lapurdi).

Argarai (epizenoa)

  • Leku izen arrunta; adibidez, Luzaide (Nafarroa) eta Baigorri (Nafarroa Beherea) herrietako mendiak. Ikusi Argarai.

Argi (emakumezkoa)

  • Azken urteotan Argia eta Argiñe femeninoen baliokidetako maiz samar erabili den hitz arrunta, izena nahiz izenondoa izan daitekeena.

Argia (emakumezkoa)

  • Clara (es), Luz (es), Claire (fr)

  • Euskal izen arrunta eta adjektiboa; Andre Mariaren adbokazioa ere bada. Jaieguna ekainaren 1ean da. XVII. mendeko Oihenarten 'neurthitzetan' ere azaltzen da: 'Gauik, egunik, / eztinat hunik, / hireki ezpaniz, Argia: / hireki ezpaniz,/ itsu hutsa niz, / zeren baihiz en'argia'. Aldaerak: Argi, Argiñe eta Klara.

Argider (epizenoa)

  • Argi eta eder hitzez osaturik dagoen izena.

Argiloa (emakumezkoa)

  • Sartzeko (Nafarroa) Andre Mariaren ermita. Bertako iturriko ura edateko edo begiak garbitzeko erabiltzen da, ikusmena gordetzeko ona baita. Sartze eta Ibiltzietako bizilagunak uztailaren bian joaten ziren ermitara, eta Igarikoak (Nafarroa) ekainaren 18an. Irudia erromanikoa da. Dokumentazioan Arguiloain azaltzen da gehienetan, eta inoiz Arguiluain.

Argiñe (emakumezkoa)

  • Clara (es), Claire (fr)

  • Abeliñe, Andoliñe izenen analogiaz Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Argia.

Argonitz (epizenoa)

  • Aralarko tontorra, Gipuzkoaren eta Nafarroaren arteko mugan. Ikusi Argonitz.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper