2103 emaitza *:* bilaketarentzat [321 - 330]
Zuberoako herria, Lakarri eta Sarrikotagainerekin udala osatzen duena, eta Atharratzeko (Zuberoa) auzoa.
Aezkoako herria (Nafarroa). Ikusi Aria.
Ariadna (es), Ariane (fr)
Grezierako Ariadne 'santua' hitzetik sortutako izena. Greziako mitologian Ariane Kretako Minos erregearen alaba izan zen. Minotauroren laberintoan sartu behar zuen Teseoz maitemindurik zegoenez, honi haril edo mataza bat eman zion, haria luzatuz-luzatuz aterabidea aurki ahal zezan. Zorigaitzez, esker txarreko Teseok Naxos uhartean utziko zuen aurrerago. Handik Dioniso jainkoak atera zuen eta Olinpora eraman, berarekin ezkontzeko. Aldaerak: Arene (Deun-ixendegi euzkotarra) y Ariadna. Jaieguna irailaren 17an da.
Erdi Aroko euskal izena. Oñatin (Gipuzkoa) agertzen da, 1489an.
Adjektiboa. Ikusi arin.
Arin adjektiboan oinarriturik sortutako izena, Sabin Aranaren bideari jarraikiz.
Itza Zendeako (Nafarroa) herria eta Leitzako (Nafarroa) mendia. Herri honetako Belarzañeta izeneko aurkintzan Errolanek Aralarren kontra bota omen zuen harria dago.
Zubietako (Nafarroa) toponimoa.
Errioxako Andre Mariaren adbokazioa. Osagaiak haritz dendronimoa eta toponimian ugaria den -eta atzizkia dira. Gogoan izan behar da luzaz euskara izan dela erkidego horretako alderdi bateko hizkuntza. Merino Urrutiari esker badakigu, adibidez, Ojacastroko (Errioxa) bizilagunek XIII. mendean, atxilotuz gero, euskaraz mintzatzeko eskubidea zutela: '... el ome de Oia-Castro si le demandase ome de fuera de la Villa o de la Villa que el recudiese en vascuence'.
Erdi Aroko emakume izena. Iruñean agertzen da, XIII. Mendean: Arixen femina.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.