Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [471 - 480]

Bañano (emakumezkoa)

  • Torralba (Nafarroa) herriko XII. mendeko Andre Maria. Irudia Ama Birjinaren elizako sakristian zegoen gordeta.

Barasorda (emakumezkoa)

  • Gaur egun galdua den Andre Mariaren ermita, Lemoizkoa (Bizkaia). Honen kokagunean amaitu ez zen zentral nuklearra eraikitzen hasi ziren. Irudia herriko elizara eraman zuten.

Baraxil (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. Arrasateko (Gipuzkoa) 1448ko borroka ezagunean ageri da.

Barazar (epizenoa)

  • Bizkaiko mendatea, Gorbeiaren ondokoa.

Barda (emakumezkoa)

  • Fiteroko (Nafarroa) Andre Mariaren adbokazioa. Kondairak dioenez, jatorrizko irudia Toledotik ekarri zuten, Fiteroko San Raimundori eskerrak emateko. Honenganako debozioa handia izan da beti, hainbeste non Antso VII.a erregeak laguntza eskatu baitzion Navasko gudura joan aurretik. XIV. mendean ezkutatu omen zuten eta ez omen zen agertu barda 'adar sorta' batek haren gordelekua azaleratu zuen arte.

Bardoitza (epizenoa)

  • Urbasa mendiko dermioa eta tontorra (Nafarroa). Ikusi Bardoitza.

Bardoze (emakumezkoa)

  • Lapurdiko herria eta Andre Mariaren eliza. Herriaren lehen aipamena 1193. urtekoa da, Baionako katedraleko artxibokoa.

Barezi (emakumezkoa)

  • Busturia (Bizkaia) herriko ermita, aurrenekoz 1051n ageri dena, Axpeko (Bizkaia) elizarekin batera. Lehorte garaian euria eskatzeko Altamirako elizara eramaten zen Andre Mariaren irudia. Marinelek debozio handia ziotenez, barruan badira hauek egindako emaitzak. Jaia abuztuaren 5ean da.

Barkane (emakumezkoa)

  • Perdón (es)

  • Osagaiak barkatu aditza eta emakume izenak sortzeko erabiltzen den -ne atzizki berria dira.

Barkoxe (emakumezkoa)

  • Zuberoako herria eta Andre Mariaren eliza. Jaia abuztuaren 15ean da. Pierres Topet "Etxahun" (1786-1862) olerkaria hemengo semea izan zen.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper