2103 emaitza *:* bilaketarentzat [491 - 500]
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako Beataren baliokidea (Galian III. mendean martirizatutako hispaniar santua). Santuaren eguna martxoarean 8an da.
Beatriz (es), Béatrice (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Beatriz.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Uguzne.
Pascuala (es), Pascale (fr)
Grezierako paska hitzetik latineko paschalis 'pazko garaikoa' sortu zen, eta honetatik Bazkoara eta Paskoala euskal izenak. Pazkoz juduek Egiptotik alde egitea eta kristauek Kristoren heriotza eta berpiztea gogoratzen dute. Antzinako kulturetan, berriz, udaberriaren etorrera ospatzen bide zen festa honekin. Aldaerak: Paskala, Paskale (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Paskoala.
Pascual (es), Pascal (fr)
Grezierako paska hitzetik latineko paschalis 'pazko garaikoa' sortu zen, eta honetatik Bazkoare eta Paskoal euskal izenak. Pazkoz juduek Egiptotik alde egitea eta kristauek Kristoren heriotza eta berpiztea gogoratzen dute; antzinako kulturetan, berriz, udaberriaren etorrera ospatzen bide zen festa honekin. Jaieguna, Pazko asteaz landara, maiatzaren 17an da. Aldaera: Paskoal.
Nafarroako ibarra. Ikusi Baztan.
Zúñiga (Nafarroa) herriko Andre Mariaren ermita, Arabako mugakoa. Uzta bildu ondoan bederatziurrena egin ohi zen.
Tolosa (Gipuzkoa) udalerriko auzoa eta Andre Mariaren adbokazioa. Auzoa -herria garai batean- berastegitarrena zen eta araudi berezia izan zuen luzaz, Tolosako auzo bilakatu arte. Bertako ibaiak ere Bedaio du izena.
Vigila bisigodotik sortutako izena, Erdi Aroan Euskal Herrian maiz aurkitzen duguna. 913. urtean Valpuestako (Burgos) kartularioan ageri da eta 1032an eta 1135ean Iratxen (Nafarroa) (Ueila Gondesaluiz, Don Beila). Honela deitzen zen Armentia (Araba) herriko apezpikua, 1062. urtean.
Beilaren Erdi Aroko aldaera. 1312. urtean Vela Ferrandiz de Uarea aurkitzen dugu Iratxen (Nafarroa) eta 1366an Vela Periz Barasoainen (Nafarroa).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.