Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [501 - 510]

Belako (gizonezkoa)

  • Belaren Erdi Aroko hipokoristikoa. Arrigorriagako (Bizkaia) Santa Maria Magdalena elizan gordeta zegoen X. mendeko hilarri batean Belaco filius agertzen da. Aiarako (Araba) lehen jauna (XI. m.) Jaun Velaco deitzen zen.

Belaskita (emakumezkoa)

  • Ikus Beraskita eta Blaskita.

Belate (emakumezkoa)

  • Belateko (Nafarroa) Andre Mariaren ermita antzinako monasterio bikoitzaren hondarreko aztarna zen. Monasterioan, mendatean baitzen, aterpea ematen zitzaien erromesei. Egun monasterioaren hondakinak eta Andre Mariaren ermita besterik ez daude. Irudia Alkotz (Nafarroa) herriko elizara eraman zuten.

Belatz (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena. Aipamen zaharrena Abadiñoko (Bizkaia) Done Bikendi elizako hilarri batekoa da, non ego Belaza irakur baitaiteke. Berez hegazti izena (Falco sp.) den hau Erdi Aroko Balkoe antroponimoaren baliokidea da.

Belem (emakumezkoa)

  • Belén (es)

  • Palestinako Betleem herri-izenaren aldaera, Jesu Kristo bertan jaio zelako mundu osoan ezaguna. Sorlekuaren gainean IV. mendean eraiki zuten elizako kultuaz katoliko erromatarrak, grekoak eta armeniarrak arduratzen dira orain, aldizka. Etimologikoki 'ogiaren etxea' esan nahi bide du Beth-lehem-ek. Aldaerak: Aterbe eta Ostatxu.

Belita (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko izena; Artaxoan (Nafarroa) Maria Velita ageri da, 1330ean. Ikus Bilitu.

Beltso (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena. Adibidez, Iratxen (Nafarroa) kausitzen dugu, XIV. mendean.

Beltz (gizonezkoa)

  • Erdi Aroan maiztxo aurkitzen dugun euskal izena. Esaterako, Iratxen (Nafarroa) ageri da 1212an. Beranduago, XIV. mendean, oso arrunta izan zen, Euskal Herriko mendebaldean Baltz itxurapean.

Beltzane (emakumezkoa)

  • Oinarritzat beltza adjektiboa hartuta moldatu den izen berria, Sabin Aranaren bideko -ne atzizkia erabiliaz.

Benantzi (emakumezkoa)

  • Venancia (es), Venance (fr)

  • Sorburu uenans, uenantis 'ehiztaria' hitzean duen latineko Venantius kristau izenetik dator. III. mendeko Benantziok iturria sorrarazi zuen bere hiltzaileen egarria berdintzeko. Poitiers (Frantzia) hiriko apezpiku izandako San Benantzio bidaiarien patroia da, eta laguntza batez ere mendian norbait erortzen denean eskatzen zaio.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper