Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [541 - 550]

Beronike (emakumezkoa)

  • Verónica (es), Véronique (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Beronika.

Berorize (emakumezkoa)

  • Zuberoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Irudia XVII. mendekoa da.

Berriotxoa (gizonezkoa)

  • Bizkaiko bi patroietako bat den Balentin Berriotxoa Elorrion (Bizkaia) jaio zen 1827an. Domingotarretan sartu eta 1857an egungo Vietnam aldera abiatu zen, misiolari. Tamalez, debekaturik zegoen kristautasuna aldarrikatzea eta ezkutuan ibili behar izan zuen, Vinh izena harturik. Azkenik, 1861eko azaroaren lehenean harrapatu eta martirizatu zuten. 1886an haren erlikiak Bartzelonara heltzean hirian ikasten ari ziren euskaldun batzuek jaso zituzten -haien artean geroago ospe handia bereganatuko zuen Sabin Arana zegoen-, apezpikuaren zilarrezko ezaugarriak gainean paratu eta 'gora Berriotxoa!' oihu egin zuten. Amarekin izandako postazko harremanak euskaraz izan ziren; gutunetan 1831n apaiz sartzean amari bidalitako olerkitxo hau aurkitzen dugu: 'Nere amatxo bigunak / Neurtuko du bai denbora / bere bihotzeko kutunak / Kasula bota artean lepora'.

Bertiz (gizonezkoa)

  • Nafarroako ibarra (Bertizarana) eta jaurerria, Erdi Aroan Mari aitzinean zuela emazteki izentzat erabilia. Jaurerria parke naturala da, azkeneko jabeak horretarako oparitu baitzion Nafarroari, eta Euskal Herriko oihan atlantiko onenetakoa. Udal armarrian arrain-buztana duen lamina bat ikus dezakegu, ezkerreko eskuan orrazia eta eskuinean ispilua dituela.

Bertolo (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena, itxuraz Bertolomeoren aldaera laburtua. Artaxoan (Nafarroa) Bertolo Somberria ageri zaigu XIV. mendean.

Bertzijana (emakumezkoa)

  • Ekorako (Araba) Andre Mariaren ermita. Kondairak dioenez, artzain bati agertu omen zitzaion. Ama Birjina ume, gazte eta soroen babeslea da. Maiatzaren 12an igotzen da irudia parrokiaraino eta abuztuan jaisten. Ikus Ekora.

Betiñe (emakumezkoa)

  • Perpetua (es), Perpétua (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko izenekiko (Ikerne edo Aintzane) analogiaz sortutako izena, beti aditzondoa oinarritzat harturik. Santuaren eguna martxoaren 7an da. Ikus Perpetua.

Betire (emakumezkoa)

  • Ikus Perpetua.

Betiri (gizonezkoa)

  • Pedro (es), Pierre (fr)

  • Batez ere Erdi Aroan oso arrunta zen izena. Ikus Petri.

Betixa (emakumezkoa)

  • Petra (es), Perrine (fr)

  • Petri-tik ateratako Betri aldaeraren baliokide femeninoa dela dirudi. Iruñerrian (Nafarroa) aurkitu dugu, XIII. mendean (Betissa). Ikus Petra.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper