Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [551 - 560]

Betolatza (emakumezkoa)

  • Arratzua-Ubarrundiako (Araba) herrixka eta Andre Mariaren eliza, aztarna erromanikoak dituena. Jaia abuztuaren 15ean da.

Bianditz (epizenoa)

  • Lesaka eta Goizueta artean dagoen mendia (Nafarroa). Ikusi Bianditz.

Bibiñe (emakumezkoa)

  • Viviana (es), Viviane (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Vivinaren baliokidetzat ematen den izena. Santaren jai eguna abenduaren 17an da.

Bidane (emakumezkoa)

  • Camino (es)

  • Monteagudoko (Nafarroa) Bideko Andre Mariaren adbokazioaren euskal kidea. Izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ageri den -ne atzizki femeninoa erabiliz sortu da.

Bidarte (emakumezkoa)

  • Ondarroako (Bizkaia) Andre Mariaren ermita. Irudia marinel batzuek aurkitu zuten, Amabirjiñen solue izeneko haitzuloan. Ermita Antiguako elizatik hurbil zegoen, baina 1969an erre egin zen eta irudia desagertu.

Bidatz (epizenoa)

  • Bide izen arruntaren aldaera, Axular idazleak Gero liburuan (1643) erabili zuena. Ikusi bidatz (OEH).

Bigila (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. 964. urtean Vigila ageri da Etaiun (Nafarroa) eta XI. mendean ageri da honen aldaera den Uegila AlcacezIratxen (Nafarroa). Ikus Beila.

Bihotza (emakumezkoa)

  • Euskal izen arrunta. Erromatarren garaiko Akitaniako idazkunetan (I-III. m.) antroponimo moduan ageri da, bihox-, bihos- eran (Bihoxus, Bihoscinnis...). Aldaera: Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanaren ildotik sortutako Bihozne.

Bihozne (emakumezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko izenekiko (Edurne edo Bakarne) analogiaz sortutako izena. Ikus Bihotza.

Bikarregi (emakumezkoa)

  • Dima (Bizkaia) herriko auzoa eta ermita. Nahiz eta gaur egun Magdalenarena izan, aitzina Andre Mariarena zen eta ahoz Andra Mari deitzen zaio. Amak bertara joaten ziren seme-alabentzako laguntza eskatzera. Horretarako arrosarioa bederatzi aldiz errezatu behar zen. Elizaren aterpean bada bolatoki bat. Jaieguna abuztuaren 15ean eta otsailaren 5ean dira.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper