Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [561 - 570]

Bikentzi (gizonezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Vicencioren baliokidetzat proposatzen den izena.

Biktor (gizonezkoa)

  • Víctor (es), Victor (fr)

  • Latineko Victor izenetik dator, eta hau vincere 'garaitu, irabazi' aditzetik ateratako victor 'garaitzailea'-tik. Erroman goitizen eta epitetotzat erabiltzen zen idazkunetan, Iuppiter victor 'Jupiter garailea'-ren modukoetan. Bere esanahi mistikoa zela bide asko erabili zen lehendabiziko kristauen artean. Santuaren eguna urtarrilaren 22an da. Aldaerak: Bittor eta Viktor, santu izendegietan ohikoa.

Bikuña (emakumezkoa)

  • Donemiliaga udalerriko herria (Araba) eta Andre Mariaren eliza. Jaia abuztuaren 15ean da.

Bilbañe (emakumezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Circuncisiónen baliokidetzat proposaturiko izenetako bat dugu hau; bestea Billebañe da. Ekintza honen bidez juduek Jainkoarekiko hitzarmena ospatzen zuten.

Bilintx (gizonezkoa)

  • Indalezio Bizkarrondo (Donostia, 1831-1876) bertsolari eta olerkariaren izengoitia. Bere lanetan baserri girotik urrunduta mundu erromantikoa landu zuen, baina umoretsu, tragedian erori gabe. Honen lanik ezagunenak Behin batean Loiolan eta Kontzezirentzat izenekoak dira:
    Beiñ batian Loiola'n
    erromeriya zan,
    antxen ikusi nuben
    neskatxa bat plazan;
    txoriya bañan ere
    ariñago dantzan,
    uraxen bai pollita,
    an pollitik bazan!

Bilitu (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena. Adibidez Utergan (Nafarroa) ageri da, 1235. urtean. Aurubilitu konposatuan ere aurkitzen dugu, Aururen aldamenean.

Biloria (epizenoa)

  • Lanako herria (Nafarroa). Ikusi Biloria.

Bingen (gizonezkoa)

  • Vicente (es), Vincent (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Bikendi.

Bingene (emakumezkoa)

  • Vicenta (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Bizenta.

Bioti (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren ermita eta irudi erromanikoa, Kexon (Araba).

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper