Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [581 - 590]

Bittoren (gizonezkoa)

  • Victoriano (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Victoriano izenaren baliokidetzat proposatutako izena. Ikus Viktoriano.

Bixintxo (gizonezkoa)

  • Vicente (es), Vincent (fr)

  • Bizente izenaren Ipar Euskal Herriko ohiko aldaera. Ikus Bikendi.

Bizen (gizonezkoa)

  • Vicente (es), Vincent (fr)

  • Refranes y Sentencias liburuan jasotzen den Bizenteren aldaera. Honela dio atsotitzak: 'Done Bizen argia, guztioentzat dakar ogia'. Honako honetan urtarrilaren 22an gurtzen den Done Bikendi martiriaz ari da. Ikus Bikendi.

Bizkargi (gizonezkoa)

  • Bizkaiko mendia eta Santiago Onaindia (Amoroto, 1909 - Gasteiz, 1996) idazlearen goitizena. Tontorrean borroka latzak izan ziren Gerra Zibilean, eta, hori dela-eta, urteetan egin izan da bertan Euskadiren alde hildakoen omenezko ekitaldia.

Blaskita (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko izena, ohikoa Nafarroako errege-erreginen ahaideen artean. Gartzia Enekoitz erregearen iloba bat Blaskita deitzen zen. 1065ean Blaskita, Gaila eta Gartzia Aznaretzen alaba, aurkitzen dugu Gipuzkoan. Aldaerak: Belaskita eta Beraskita.

Bolibar (epizenoa)

  • Hainbat lekutan ageri den toponimoa. Izenaren osagaiak bolu ‘errota, eihera’ eta ibar dira. Ikusi Bolibar.

Bordari (gizonezkoa)

  • Hitz arrunta da, “baserri batean bizi dena” edo “etxe bat alogeran duena” esan nahi duena. Fernando Artola (Hondarribia, 1910 - 1983) bertsolari eta idazlearen izengoitia, baina ez bakarra, Fedea (Fernando de Artola) eta Ipar Haize ere erabili baitzituen. Bordari, bere amak erabiltzen zuen borda adina bordari esaera zaharretik atera zuen. Emazteari eskaini zion maitasun poema bat Antología de las 100 mejores poesías de amor de la lengua vasca liburuan sartu zen:
    Oroitzen zera, Henriette,
    nola zuk eztiki
    zaintzen zenun
    Begoni landare ura?

Bureskunde (emakumezkoa)

  • Coronación (es)

  • Gaztelaniazko Coronación izenaren kidea XX. mendearen hastapenena erabilia: Andra Mariaren Bureskundea (koronazioa).

Burgondo (emakumezkoa)

  • Otxate herrixka Imiruriren ondoan, Trebiñun zegoen. Handik gertu Burgondo izeneko Andre Mariaren ermita dago. Egungo ermita eta irudia XVII. mendekoak dira, zaharragoko beste batzuen ordezkoak. Jaia abuztuaren 15ean egiten da.

Burne (emakumezkoa)

  • Bruna (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Brunoren ordain femeninotzat proposaturiko izena.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper