Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [591 - 600]

Burni (epizenoa)

  • Gipuzkoan eta Nafarroako inguru batean erabilitako burdina hitzaren aldaera.

Burtzeña (emakumezkoa)

  • Barakaldoko (Bizkaia) auzoa eta Andre Mariaren adbokazioa. Eliza antzinako monasterio baten azken hondakina da. Menan ere bada izen bereko herrixka.

Buruñondo (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren ermita, Bergaran (Gipuzkoa). Irudi berezia da Ama Birjinarena, Gipuzkoan ireki daitekeen bakarra baita. Sabela irekitzean haurra ikus daiteke lehenik eta honen atzean Jainkoa, eskuetan Kristo eta gurutzea dituela. Kofradeen egunean erromeria handia egiten zen, eta zopa eta esnea banatzen. Inoiz erabili den Buiñondo idazkera ez da zuzena.

Buxanda (emakumezkoa)

  • Kanpezu (Araba) udalerriko herria eta Andre Mariaren eliza. Herria ezaguna da bertan San Fausto Nekazariaren gorputz usteldugabea dagoelako.

Dabi (gizonezkoa)

  • David (es), David (fr)

Dabid (gizonezkoa)

  • David (es), David (fr), David (en)

  • Hebreerako Dawidhetik dator. Batzuen iritzian 'maitatua' adierazten duke eta beste batzuen ustez 'buruzagia' esanahia duen aramerako hitza dateke. Dabid, juduen bigarren erregea, oinarrizko pertsonaia da haientzat eta kristauentzat, Jesus haren familian sortu baitzen. Arrunt ezaguna da Goliath erraldoia garaitzeagatik. Jaia abenduaren 29an da. Aldaera: Dabi (Deun-ixendegi euzkotarra).

Damen (gizonezkoa)

  • Damián (es), Damien (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Damian.

Danel (gizonezkoa)

  • Daniel (es), Daniel (fr)

  • Santu-ixendegi euzkotarra lanean proposatutako izena. Ikus Daniel.

Danele (emakumezkoa)

  • Daniela (es), Danièle (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Daniela.

Daniela (emakumezkoa)

  • Daniela (es), Danièle (fr)

  • Hebreerako izena (dan 'epaitu' eta el 'jainkoa'), 'Jainkoa da ene epailea' esanahia duena. Itun Zaharreko profeta handienetakoa izan zen hau; bere bizitza Danielen Liburuan azaltzen zaigu eta Jainkoaren justiziaren irudia da. Aldaera: Danele (Deun-ixendegi euzkotarra).

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper