Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [601 - 610]

Dare (emakumezkoa)

  • Daría (es), Darie (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Daria.

Dari (gizonezkoa)

  • Darío (es), Darius (fr)

Deba (emakumezkoa)

  • Gipuzkoako ibaia, herria eta Andre Mariaren eliza. Azken honek sarrera erromaniko ederra du eta barruko kalostra gotiko ikusgarria. Izen zelta da Deba ('jainkosa' bide da jatorriz), eta Iberiar penintsulako, Ingalaterrako eta Frantziako hidronimian ere agertzen da, antzinako europarrentzat ibaiak jainko-jainkosatzat hartuak baitziren.

Dei (gizonezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Deñe (Anunciación) izenarentzat proposaturiko gizon izena.

Delika (emakumezkoa)

  • Amurrio (Araba) udalerriko herria eta Andre Mariaren adbokazioa, Nerbioi ibaiko ur-jauzitik gertu daudenak. Eliza ondoan egiten ziren Arrastariako batzarrak -Amurriok irentsitako udalerria zen- eta bertan zin egiten zuen Aiarako jaunak.

Demiku (emakumezkoa)

  • Bermeoko (Bizkaia) auzoa eta Andre Mariaren ermita. Udalez Bermeo bada ere, elizaz Mundakako egiten da. Jaia abenduaren 2an da.

Deñe (emakumezkoa)

  • Anunciación (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatzen da, gaztelaniazko Anunciación izenaren baliokidetzat. Ikus Anuntxi eta Iragartze.

Denis (gizonezkoa)

  • Dionisio (es), Denis (fr)

  • Grezian izadiaren eta ardoaren jainkoa zen Dionysius teonimotik (Bako Erroman) sortutako izena. Frantzian hagitz hedaturik dago, III. mendeko San Denis Parisko lehenengo apezpikua izan baitzen. Lurperaturik dagoen eliza Donejakue bidearen abiapuntua da. Santuaren eguna azaroaren 17an da. Aldaerak: Dunixi eta Dionisio.

Deunoro (gizonezkoa)

  • Santos (es), Toussaint (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Todos los Santos izenarentzat proposaturiko baliokidea. Deun neologismoaz eta oro zenbatzaileaz dago osatua. Sabin Aranak asmaturiko deun hitzaren oinarrian mendebaldean erabiltzen den deunge 'gaiztoa' dago. Aranarentzat deunge hitzaren oinarrian 'deun gabe' legoke eta, hortaz, deun hori 'santu' dateke. Ospatze eguna azaroaren 1ean da. Ikus Sanduru.

Deunorone (emakumezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Todos los Santos izenarentzat proposaturiko baliokidea. Deun neologismoaz, oro zenbatzaileaz eta emakumezkoen -ne amaiera berriaz dago osatuta. Sabin Aranak asmaturiko deun hitzaren oinarrian mendebaldean erabiltzen den deunge 'gaiztoa' dago. Ikus Sandora.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper