2103 emaitza *:* bilaketarentzat [641 - 650]
'Polita' adiera duen euskal adjektiboan du izen honek iturri. Egun aski hedaturik dago Euskal Herrian.
Eder adjektiboa oinarritzat hartuta sortu da izen berri hau, Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko -ne atzizkia erabiliz. Ikus Ederra.
Esanahi argia duen Erdi Aroko euskal izena, Nafarroan 1036an emakume izen moduan dokumentatua. Aldaera: Ederne.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Eduardo izenaren baliokidea. Ikus Eduardo.
Erdi Aroko izena, Errodrigoren aldaera. Garibai historialariak bildu zuen: 'Edrigu de Villalan, egun heben eta bihar han'.
Akitaniako Saint Gaudens herrian aurkitutako erromatarren garaiko (I-III. mendeak) hilarri batean agertzen den emakume izena.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ageri den Edurneren gizonentzako ordaina. Edur 'elurra' mendebaldeko hitza da, euskalki honetan egin baitzen aipatutako santuen izendegia.
Nieves (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko (Nuestra Señora de las) Nieves-en euskal baliokide femeninotzat proposatutako izen hau izan da arrakasta gehien eduki zutenetako bat. Oinarrian mendebaldeko hizkeretako edur 'elurra' dago; atzizkia Sabin Aranaren lanean emakume izenak sortzeko erabiltzen den -ne da.
Mendebaldeko hizkeretako izen arrunta da ('elurra').
Nieves (es)
Ikus Edurtzeta.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.