Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [651 - 660]

Edurtzeta (emakumezkoa)

  • Nieves (es)

  • Bi dira izen honetako Andre Mariaren adbokazioak: Muxikako (Bizkaia) Gorozika auzoko ermitakoa eta Markina-Xemeingo (Bizkaia) Iruzubietakoa. Bigarren honen jaia abuztuaren 5ean da, baina erromeria hurrengo igandean egiten da. Gorozikakoa ere abuztuaren 5ean zen, gaur egun ospatzen ez den arren. Aldaerak: Edurne eta Edurtza.

Ega (epizenoa)

  • Mediterraneoko isurialdeko ibaiak. Adar luzeena Lagranen (Araba) jaiotzen da, eta Kanpezun (Araba) Azazetako eta Musituko Ega ibaien ura hartzen du. Ikusi Ega.

Egia (epizenoa)

  • Izen arrunta. Ikusi egia.

Egiarte (emakumezkoa)

  • Deierri (Nafarroa) ibarreko Andre Mariaren ermita. Ama Birjina nekazari bat goldaketan ari zenean agertu omen zen, Allotz eta Lakar herrien arteko mugan, eta horregatik bi herriek nahi omen zuten. Azkenik, ermita irudia aurkitutako lekuan eraikitzea erabaki omen zen, bi herriena izateko. Bada aurkikundeaz mintzo den kanta. Jaiak abuztuaren 11n eta irailaren 8an dira.

Egieder (gizonezkoa)

  • Paulino Solozabal (Etxebarria, 1912 - Mungia, 2009) idazlearen goitizena, egia eta eder hitzez osatua. Hainbat aldizkaritan idatzi du eta Uskeriak, Urre-bizitza, Gizonetan eta Erri Arnasa izeneko liburuak eman ditu argitara.

Egillor (emakumezkoa)

  • Ollarango (Nafarroa) herria eta Andre Mariaren adbokazioa. XIII. mendearen amaierako irudia Done Mikelen elizan dago gorderik. Kataluñako Arte Museoan bada ohol gainean egindako Egillorko margolan bat. Herriaren lehendabiziko aipamena 1099. urtekoa da; Zeia Zarra zeritzan monasterioko lurrak luberritzeagatik izandako epaiei zor zaie. Herriko jaiak irailaren 29an dira.

Egokiñe (emakumezkoa)

  • Beste batzuetan bezala herriak sortutako izena da hau, gaztelaniazko Justaren baliokidea. Osagaiak egoki adjektiboa eta -ne bukaera femenino berria dira.

Eguantza (emakumezkoa)

  • Goiznabarra, goiztiria, egunsentia edo eguantza beti miretsi eta gurtu izan da, eguzkiaren eta biziaren itzulera adierazten duelako. Arrazoi honengatik etxeak, eliza erromanikoak, eta zaharragoak diren neolito garaiko trikuharriak ere Ekialdera begira eraiki izan dira. Aldaerak: Goizalde, Goizargi, Goiztiri, eta Goizane.

Eguen (epizenoa)

  • Izen arrunta, ostegun hitzaren ordaina mendebaleko euskaran. Ikusi ostegun.

Eguzki (gizonezkoa)

  • Munduko erlijio zahar guztietan egon da Eki edo Eguzkiarekiko jaiera, hori baita bizitzaren iturria. Lazarragaren poemetan (1567) honela ageri da: Guztioen gañetiko larrosea, eguzki ederraren esposea. Ikus Eki eta Ekhi.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper