Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [681 - 690]

Elduara (emakumezkoa)

  • Erdi Aroan ageri den izena. 864an dokumentatzen da Valpuestan (Burgos): 'Ego Elduara una cum filiis meis...'.

Ele (emakumezkoa)

  • Elías (es)

  • Hebreerako Eliyâh -latinez Elias- izenarentzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako aldaera femeninoa. Ikusi Ele gizonezkoa eta epizenoa.

Elea (epizenoa)

  • Euskarazko ele hitz arruntari artikulua erantsita sortzen da elea hitza; 'hitza' edo 'berriketa' adierak ditu. Bestalde, bada euskaraz artikulurik gabeko elea hitza ere ('eztabaida, errieta' adierak ditu), baina erabilera-esparru murritzekoa da, oso gutxi erabilia.

Eleder (gizonezkoa)

  • Orixek Euskaldunak eleberrian erabilitako izena. Esanahi argia du: ele 'hitza' eta eder 'polita'. Gogoan izan Eulalia emakume izenak 'ongi mintzo dena' adiera duela, etorkiz.

Elene (emakumezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Elenaren baliokidetzat ematen den izena. Ikus Helena.

Elgea (emakumezkoa)

  • Arabako herria eta Andre Mariaren eliza. 1768an hemen bizi ziren guztiak kapareak ziren. Gipuzkoako errepide berria egin eta betiko bidea erabiltzeari utzi zitzaionean hasi zen herriaren gainbehera. XVI. mendean Elgetik Ameriketara joan zen gizon batek Gogor zuen izena.

Elisenda (emakumezkoa)

  • Erdi Aroan Europa osoan erabili zen izena. Honela deitu zen XIV. mendeko Aragoiko erregina bat.

Elixabete (emakumezkoa)

  • Isabel (es), Elisabeth (fr), Isabelle (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Isabelen kidetako ematen den izena. Ikus Elisabet.

Elixane (emakumezkoa)

  • Elisa (es)

  • XX. mendean sorturiko Elisaren baliokidea. Osagaiak Elisaren hipokoristikoa den Elixa eta -ne atzizki femenino berria dira. Ikus Elisa.

Elixe (emakumezkoa)

  • Gaztelaniazko Eliseoren baliokide femeninotzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatzen den izena. Eliseo K. a. IX. mendeko profeta izan zen.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper