2103 emaitza *:* bilaketarentzat [691 - 700]
Eliseo (es), Elisée (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Eliseo.
Angiozar auzoko Andre Mariaren ermita, Bergaran (Gipuzkoa). Aita Lizarralderen ustez, irudia, non Ama Birjina bularra ematen ari baitzaio Jesus haurrari, Gipuzkoako baliotsuenetakoa da. Santuaren eguna martxoaren 25ean da.
Kontrastako (Araba) Andre Mariaren ermita, plazatik hagitz hurbil dagoena. Hau eraikitzeko inguruan zegoen erromatarren garaiko hilerriko harriak (18) erabili zituzten. Honek tokiaren garrantzia zenbaterainokoa zen adierazten digu, kristauek sarritan elizak, bereziki Ama Birjinarenak, aspaldiko tenplu edo leku sakratuetan eraiki baitzituzten. Festa abuztuaren 16an da, San Roke egunean.
Nafarroako herria eta Aia-Zarauzko auzoa (Gipuzkoa). Ikusi Elkano (Gipuzkoa - Nafarroa).
Arnaldo (es), Arnaud (fr), Arnault (fr)
Pierre Lhande idazlearen benetako deitura Basagaitz zen, baina Administrazioak aitaren Ellande izena oker irakurri eta semeari deituratzat Lhande ezarri zion. Izena 1412an dokumentatzen da Donibane Garazin (Nafarroa Beherea). Ikus Arnaut.
Erdi Aroko antroponimoa eta Nafarroako herri baten izena (gaztelaniaz Monreal, Ibargoitin). Bertan egon zen gazteluan, gau ilunetan, Juan Liren mamua ibiltzen omen da, noraezean, Nafarroa Gaztelako konkistatzaileei saltzeagatik zigorturik baitago. Justo Garate idazleak (Bergara, 1900 - Mendoza [Argentina], 1994) izen hau erabili zuen goitizentzat. Aldaerak: Eilo eta Eilon.
Eloi frantses izenetik dator, eta hau berriz latineko Eligiusetik. Eloisak (XII. m.), irakasle zuen Abelardo filosofoarekin maiteminduta, Bretainiara alde egin zuen, harekin ezkondu eta ama izateko. Osaba, hala ere, krudelkiro mendekatu zen Abelardoz, eta horren ondorioz Eloisak profesa egin zuen. Handik aurrera filosofoarekiko harremana posta hutsezkoa izan zen, filosofoa hil zen arte.
Hainbat lekutan ageri den izena. Nabarmenenak Iraizozko (Nafarroa) mendia eta Aralarko leku-izena dira. Izarbeibarren (Nafarroa), garai batean, izen bereko herria izan zen.
Euskal Herriko zuhaixka arrunta (Crataegus monogyna) arantza izenaz ere ezaguna. Ikusi elorri.
Euskal Herriko zuhaixka arrunta (Crataegus monogyna), arantza izenaz ere ezaguna. Europako hainbat lekutan bezala euskal tradizioan ere sakratua izan da.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.