2103 emaitza *:* bilaketarentzat [741 - 750]
Erhe- edo Ere- Akitaniako idazkunetan (I-III. mendeak) azaltzen den oinarri femeninoa da, Ereseni eta Erhexoniren tankerako izenetan. Ikus Andere.
Eriete herrixkako Andre Mariaren adbokazioa, Zizur zendean (Nafarroa). Behiala jaurerria izan zen eta, adibidez, 1537an Antonia Olleta zen bertako nagusia. Eliza ondoan bada jauregi eder bat. Andre Mariaren irudia Otazuko (Nafarroa) elizan gordetzen da.
Latineko Felixetik atera den Erdi Aroko euskal izena. Besteak beste, 1046. urtean ageri da Leiren (Nafarroa).
Antzinako Eriztain herrixkako eliza Andre Mariaren ermita da orain, Orbaibarren (Nafarroa). Lehen aldiz 1085ean dokumentatzen da. Elizaren ondoan bertako nagusien jauregia dago. Irudia erromanikoa da.
Andre Mariaren ermita, Altsasun (Nafarroa), behiala Erkuden herri hustuko eliza izana. Santuaren eguna ekainaren 2an da.
Literaturara igaro den Azpirotz-Lezaetako (Nafarroa) aurkintza.
Erdi Aroko deizioa, patronimiko itxura duena, Arnaldo izenaren aldaera den Erlandotik sortua. 1249an Erlantz de Gandaratz dokumentatzen da Lapurdin eta 1301ean Domingo Erlantz de Yçaguirre Nafarroan. Dirudienez, Ferrand izenetik eratorria da.
Erdi Aroko euskal izena. Antzina arrunta zen abere izenak (cf. Otsoa) jendearentzat erabiltzea, zenbait aldiz alderantzizkoa ere (cf. azeria, lukia) gertatzen zen arren.
Izarraitz mendikateko tontorrik gorena (Gipuzkoa). Ikusi Erlo.
1109an Leireko (Nafarroa) dokumentazioan ageri den izena (Ermesenda Garceiz). Peñalengo Antso IV.a nafar erregearen arreba ere horrela deitzen zen.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.