Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [761 - 770]

Erramel (gizonezkoa)

  • Maizkara aurkitzen dugu Erdi Aroan. Oinarrian izen honen aldaera bat duen Erremelluri Bastidako (Araba) herrixka eta monasterioa izan zen, egun ardandegi baten izena besterik ez bada ere. Errioxako Autonomia Erkidegoko Herramelluri toponimo nagusian izen honen beste aldaera bat dugu (Erramell + uri, hots, 'Erramellen hiria, herria'). Aldaerak: Arramel, Arramelu, Arramelle, Arramello, Erramell...

Erramona (emakumezkoa)

  • Raginmund germaniar izenetik dator. Iberiar penintsulan duen hedadura Lleidako patroia den San Ramon Nonatori zor dio. XIII. mendeko santu hau haurdun dauden emakumeen zaindaria ere bada, ama erdi aurretik hil baitzitzaion. Aldaera: Erraimunde.

Erramone (emakumezkoa)

  • Ramona (es)

Erramos (gizonezkoa)

  • Donostian 1559. urtean Herramos de Arrillaga aurkitzen dugu. Aldaerak: Ramos, Ramus. Ikus Abar eta Erramu.

Erramu (gizonezkoa)

  • Ramos (es)

  • Landare (Laurus nobilis) baten eta Ostegun Santuaren aurreko igandearen izena. Egun horretan Jesus Jerusalemen sartzea ospatzen da. Aldaerak: Abar eta Ereinotz. Ikus Abar eta Erramos.

Erramusa (emakumezkoa)

  • Ramos (es)

  • Euskal Izendegiaren arabera 1717an dokumentatzen da. Irudi duenez, Erramos, Ramos gizon izenaren baliokide femeninoa da.

Errando (gizonezkoa)

  • Fernando izenaren aldaera Erdi Aroan. Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugan artazuriketan egiten ziren txantxetako antzezlanei ematen zitzaien izen hau. Ikus Ferran.

Errasti (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren antzinako ermita, Arroiaben (Araba), jatorriz Errasti herri hustuko eliza zena. Leku honen aipurik zaharrena 1025ekoa da.

Erregina (emakumezkoa)

  • Regina (es), Régine (fr)

  • Latineko regina 'erregina' hitzetik. Joana Albret Nafarroako azken erreginaren aginduz euskaratu zuen Leizarragak Itun Berria 1571n. Liburu honen hitzaurrean agertzen da lehendabizikoz Euskal Herria hitza. Santuaren eguna irailaren 7an da. Horretaz gain, Reyes izenaren euskal itzulpen moduan erabili izan da. Aldaera: Erregiñe.

Erregiñe (emakumezkoa)

  • Regina (es), Régine (fr), Reine (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Reginaren baliokidetzat ematen den izena. Horretaz gain, Reyes izenaren euskal itzulpen moduan erabili izan da. Ikus Erregina.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper