Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [771 - 780]

Erregu (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena. Erregu Acorda eta bere anaiak ganboatarren artean zeuden Arrasateko (Gipuzkoa) borrokan.

Erremelluri (emakumezkoa)

  • Bastidako (Araba) behialako herrixka, Toloñoko monasterioko abeletxea eta gaur egun ardandegia. Hemengo elizako Andre Mariaren irudia lehen Toloñoko santutegian zegoena bide da. Harrian zulatutako Goiz Erdi Aroko hilerria dago inguruan. Erremelluri izenaren osagaiak Erramel antroponimoaren aldaera bat eta mendebaldeko hizkeretako uri 'hiria, hiribildua' dira. Errioxako Autonomia Erkidegoan bada Herramelluri deritzan herria, funtsean izen bera dena. Jaia maiatzaren 12an zen.

Erresti (emakumezkoa)

  • Restituta (es)

Erriberri (epizenoa)

  • Nafarroako herria, erromantzez Olite dena. Garibaik XVI. mendean argitu zuen: es aun oy dia llamada Erriuerri, que significa tierra nueua. Ikusi Erriberri.

Erro (epizenoa)

  • Nafarroako herri baten, ibar baten (Erroibar) eta bertatik igarotzen den ibaiaren izena. Ikusi Erro.

Errobi (epizenoa)

  • Nafarroa Behereko eta Lapurdiko ibaia (frantsesez la Nive). Ikusi Errobi.

Errodrigo (gizonezkoa)

  • Rodrigo (es), Rodrigue (fr)

  • Germaniar jatorriko *Hrôthrîks izena Rodericus eran latindu zen, eta gero Rodrigo bihurtu erdaraz. Euskarazko Errodrigo azken honetatik atera da, bistan denez. Horrela deitzen zen bisigodoen hondarreko erregea, bere aurrekoek bezala euskaldunak ezin garaitu zitzakeena. Santuaren eguna martxoaren 13an da. Aldaera: Edrigu.

Erroeta (emakumezkoa)

  • Arabako Onraita herri izenaren aldaera zaharra eta Andre Mariaren adbokazioa. Herria 1025ean Erroheta idatzita ageri da. Jaia irailaren 8an da.

Errolan (gizonezkoa)

  • Roldán (es), Roland (fr)

  • 776. urtean euskaldunek Iruñeko sarraskia mendekatzeko Karlomagnoren armadari eraso zioten eta hainbat gerlari hil zituzten, Errolan buruzagia horien artean. Gertaera ahoz aho ibili zen, eta hain ezagun egin zen non Errolan mitologiako pertsonaia bihurtu baitzen. Arruazu, Behorlegi, Donaixti, Itzaga-Iga, Erratzu eta Atan, esaterako, badaude Errolan erraldoiak jaurtikitako harriak.

Erromane (emakumezkoa)

  • Romana (es), Romaine (fr)

  • Gaztelaniazko Romana izenarentzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatzen den baliokidea. Santa honen kultua oso zaharra da Iberiar penintsulan.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper