Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [781 - 790]

Errosale (emakumezkoa)

  • Rosalía (es), Rosalie (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Rosalíarentzat ematen den baliokidea. Ikus Arrosali.

Errose (emakumezkoa)

  • Rosa (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Rosaren baliokidetzat ematen den arrakasta handiko izena. Ikus Arrosa eta Larrosa.

Errukia (emakumezkoa)

  • Piedad (es)

  • Bertute baten izena eta XIII. mendean Alemanian sortutako Andre Mariaren adbokazioa, nahiz eta urrikiaren alderateko jaiera Erroman ere bazen. Hiri honetako errukiaren tenplua antzinako kartzela baten gainean eraiki zuten, hemendik bizirik atera zen agurearen oroitzapenetan. Izan ere, aipatu agurea gatibu zegoen presondegi honetan, eta hil hurran zenean alabak lagundu zion, bere esnearekin elikatuz. Tenplua K. a. 191. urtean eraiki zuten. Beste askotan bezala, mito zaharragoa da, kasu honetan greziarra. Erromara eraman eta gero kristautu zen. Santuaren eguna azaroaren 21ean da. Aldaerak: Errukiñe, Gupida, Kupiñe eta Pietate.

Errukiñe (emakumezkoa)

  • Misericordia (es), Piedad (es)

  • Erruki hitza eta -ne atzizkiaz sortutako izena. Nahiz eta itxuraz Sabin Aranarena izan ez da bere izendegian ageri. Ikus Errukia.

Errupin (gizonezkoa)

  • Rufino (es), Rufin (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Rufino izenarentzat propo-saturiko baliokidea. Latineko Rufinusetik dator eta hau rufus 'ilegorri' hitzetik. Erroman arrakasta handiko izena izan zen.

Errupiñe (emakumezkoa)

  • Rufina (es), Rufine (fr)

  • Gaztelaniazko Rufinarentzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatzen den baliokidea. Latineko Rufinatik dator eta hau rufus 'ilegorri' hitzetik. Erroman arrakasta gehien eduki zuten izenetako bat izan zen. Hiri horretako Santa Rufina (III. m.) Segunda ahizparekin batean martirizatu zuten, eta geroago basilika bat eraiki zuten haien hilobien gainean. Sibiliako Santa Rufina, berriz, zeramika saltzaile ibiltaria izan zen eta ahizpa Justarekin hil zuten, idolo paganoak ez gurtzeagatik. Orain Sibiliako patroiak dira, bai eta eltzegileenak ere. Santuaren egunak uztailaren 10ean (Erromakoa) eta 17an 19an (Sibiliakoa) dira.

Ertxeta (epizenoa)

  • Lantz herriko gaina (Nafarroa). Ikusi Ertxeta.

Eskarne (emakumezkoa)

  • Mercedes (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Mercedes izenarentzat proposatzen den euskal forma. 1218an San Pedro Nolascok mairuen gatibu zeuden kristauak salbatzeko ordena sortu zuen Bartzelonan, era honetan Andre Mariaren agindua betetzearren. Ama Birjina honenganako jaiera 1696tik aurrera hedatu zen. Santuaren eguna irailaren 24an da. Aldaera: Mesede.

Eskolunbe (emakumezkoa)

  • Kuartangoko Katadio (Araba) herriko Andre Mariaren santutegia, Badaia mendikoa, Eskorunbe, Axkorunbe eta Aiskolunbe ere deitzen dena. Lehenengo aipamena 937koa da sancta Maria sub penna maiore.... Beste kasu askotan bezala badirudi aspaldiko monasterioa dela. Irudia XIII. mendekoa da. Antzina prozesio edo beila asko egiten ziren, baina 1727an batzuk debekatu zituzten, ez zirelako behar bezala egiten. Jaia maiatzaren 15ean eta abuztuko azken igandean ospatzen da.

Esparatz (epizenoa)

  • Jaitz herriko tontorra (Nafarroa). Ikusi Esparatz.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper