Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [791 - 800]

Esteban (gizonezkoa)

  • Esteban (es), Étienne (fr), Stéphane (fr)

Estebania (emakumezkoa)

  • Estefanía (es), Etiennette (fr), Stéphanie (fr)

  • Estebania eta Estebenia usaiakoak izan dira gure artean, Estefania baino gehiago. Artaxoan (Nafarroa) Esteuania Ezquerra aurkitzen dugu 1330ean, Ziraukin (Nafarroa) Esteuania 1350ean eta Lizason (Nafarroa) Esteuania de licasso 1550ean. Ikus Estebenia, Estefania, Mariaestebania eta Mariesteban.

Estebe (gizonezkoa)

  • Esteban (es), Étienne (fr), Stéphane (fr)

  • Ikus Eztebe.

Esteben (gizonezkoa)

  • Esteban (es), Étienne (fr), Stéphane (fr)

  • Ikus Eztebe.

Estebenia (emakumezkoa)

  • Estefanía (es), Etiennette (fr), Stéphanie (fr)

  • Ardurakoa izan da izen hau Euskal Herrian. 1358an Iruñean dona Esteuenia Moça ageri da eta 1577an Hondarribian (Gipuzkoa) Estebenia de Berrotaran. Estebeni aldaera ere izan du (cf. Maria / Mari): Estebeny miquelerena (Elgorriaga, Nafarroa, 1531). Ikus Estebania, Estefania, Mariaestebania eta Mariesteban.

Estepan (gizonezkoa)

  • Esteban (es), Étienne (fr), Stéphane (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Eztebe.

Estibaliz (emakumezkoa)

  • Arabako Andre Mariaren santutegirik ezagunena da hau eta 1941az geroztik herrialde horretako zaindaria. Eraikuntza erromanikoa biziro ederra da, barruan gordetzen duen XIII. mendeko irudia bezala, nahiz eta lehenengo aipamena 962. urtekoa izan. Ama Birjina Arriagako kofradiaren bilkuretara eramaten zuten. Etorkiari dagokionez, argi dago inoiz proposatu den ezti balitz azalpenak ez duela inolako funtsik eta *Aestivalis izenarekin dagoela loturik. Hau, bestalde, aestivus 'udakoa' eta aestas 'uda'rekin erlazionaturik dagoela dirudi, hastapenean sasoi honetan sortzen zirenei ezar baitzekiekeen, Gabonetan jaiotzen zirenei Gabon / Marigabon ezartzen zitzaien bezala. Aldaera nagusiak: Estibariz eta Estitxu.

Estibariz (emakumezkoa)

  • Estibaliz izenaren aldaera zaharra. Ikus Estibaliz.

Estitxu (emakumezkoa)

  • Estibaliz izenaren ohiko txikigarria Estibaliz Robles-Arangiz Bernaola (Beskoitze 1944 - Bilbo 1993) kantariak ezagun bihurtu zuena. Ikus Estibaliz.

Etarte (epizenoa)

  • Arriasgoitiko mendia (Nafarroa). Ikusi Etarte.Trifon Etxebarriaren ezizena izan zen.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper