Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [801 - 810]

Etor (gizonezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Jainkoaren etorrera (Mendekoste) izendatzeko proposatutako izena.

Etorne (emakumezkoa)

  • Pentecostés (es)

  • Gaztelaniazko Pentecostésendako Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen den baliokide femeninoa. Mendekostez Jainkoak Moisesi Sinai mendian Legearen taulak ematea ospatzen da. Gure artean hedadura zabalagoa izan du Etornek gaztelaniaz hizkuntza honetako kideak baino.

Etxahun (gizonezkoa)

  • Pierres Topet (Barkoxe, 1786-1862) koplari ezagunaren goitizena, Etxahunea haren sortetxeari zor zaiona. Nahiz eta berak deus ere idatzi ez, kantuak ahoz aho iritsi zaizkigu. Entzutetsuenak Ahaide delezius huntan, Bi berset dolorusik eta Munduan malerusik dira.

Etxatxu (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. 1448an behin baino gehiagotan agertzen zaigu Arrasateko borrokan (Gipuzkoa).

Etxaurren (emakumezkoa)

  • Aiara (Araba) ibarreko patroia da Etxaurrengo Andre Maria. Ermita Menoio herritik hurbil dago, Iturrigorri mendiaren aurkezean. Kondairak dioenez, Ama Birjina intxaurrondo batean agertu zen. Badirudi antzina herrixka bat izan zela inguru honetan.

Etxauz (epizenoa)

  • Baigorrin dagoen jauregia (Nafarroa Beherea). Ikusi Etxauz.

Eudon (gizonezkoa)

  • F. Navarro Villosladak idatzitako Amaya o los vascos en el siglo VIII liburuan agertzen den pertsonaia, Amagoiaren semea. Beste izen ezagunago bat ere badu eleberrian: Asier. Germaniar etorkiko izen hau, Eudon, izan zuen Baskoniako dukeak VIII. mendean.

Eugenia (emakumezkoa)

  • Eugenia (es), Eugénie (fr)

  • Grezierako Eughenios 'jaiotza onekoa' -Eughenius latinez- izenetik. III. mendeko santa hau Alexandriako monasterio batean gizon jantzita sartu omen zen, eta denborarekin abadea izatera iritsi. Iruzurra emakume bat berarekin maitemindu eta, hisiaz, bortxatzen saiatzea leporatu zionean jakin omen zen. Geroago Erromara joan omen zen eta han martirizaturik hil. Santuaren eguna irailaren 16an da. Aldaera: Eukene.

Euken (gizonezkoa)

  • Eugenio (es), Eugène (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako Eukeni izenetik eratorritako izena. Ikus Eugenio.

Eukene (emakumezkoa)

  • Eugenia (es), Eugénie (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Eugeniaren baliokidetzat ematen den izena. Ikus Eugenia.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper