Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [851 - 860]

Frantzes (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena, jatorriz 'frankoa' esan nahi zuena, gero 'frantsesa' adieraztera igaro bazen ere. XVIII. mende inguru arte iraun zuen bizirik Hegoaldean. Adibidez, 1583. urtean Soraurenen (Nafarroa) Frances de Egozcue aurkitzen dugu. Mota honetako izenak (cf. Alaman edo Ingles) ohikoak ziren Europa osoan.

Frantzesa (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko izena, jatorriz 'frankoa' esan nahi zuena, gero 'frantsesa' adieraztera igaro bazen ere. Mota honetako izenak (cf. Alaman edo Ingles) ohikoak ziren Europa osoan. 1295ean, Lizarran (Nafarroa), Francesa kausitzen dugu, Franca zeritzan baten alaba.

Frederika (emakumezkoa)

  • Federica (es), Fédérica (fr)

  • Frithurik (frithu 'babesa', 'bakea' eta rîchi 'jauna') germaniarretik datorkigun izena. Santuaren eguna uztailaren 18an da. Aldaera: Perderike (Deun-ixendegi euzkotarra).

Gabin (gizonezkoa)

  • Gabino (es), Gabin (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Gabino.

Gabino (gizonezkoa)

  • Gabino (es), Gabin (fr)

  • Gabo Latioko hiria zen eta hortik sortu zen latineko Gabinus 'Gabo hirikoa, gabotarra' gentilizioa. Izen hau bi santuk eduki zuten: bata, santa Susanaren aita izan zena, III. mendean martirizatu zuten, eta erlikiak Lyonen (Frantzia) gordetzen dira. Bestea Sardinia (Italia) uhartean hil zuten. Santuaren egunak otsailaren 19an eta maiatzaren 30ean dira. Aldaera: Gabin (Deun-ixendegi euzkotarra).

Gabirel (gizonezkoa)

  • Gabriel (es), Gabriel (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Gabriel.

Gabiria (emakumezkoa)

  • Gipuzkoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Ikus Alkain.

Gabon (epizenoa)

  • Erdi Aroko euskal izena eta Eguberri egunean etxean sartzen zirenak agurtzeko erabiltzen zen hitza, gaur egun adiera zabaldu bada ere. Ikusi gabon

Gabone (emakumezkoa)

  • Navidad (es)

  • Gabon izenaren emakumezkoen aldaera, Arana-Eleizalderen ildotik sortua. XVI-XVII. mendeetan Marigabon agertzen zaigu emakumezkoak izendatzeko (ikus sarrera hau).

Gadea (emakumezkoa)

  • Agata izenaren aldaera. Sopuertan (Bizkaia) badago Santa Gadea deituriko auzoa, A. Trueba idazlearen bizitokia izana.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper