Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [861 - 870]

Gaietana (emakumezkoa)

  • Cayetana (es), Gaétane (fr)

  • Latineko Caietanus 'Caieta hirikoa' izenetik. Virgilioren arabera aipatutako hiriak, gaur egun Gaieta deitzen denak, Eneasen inudea izan zen Kaietagandik hartu zuen izena. Caio izenaren gentiliziotik ere etor liteke.

Gaila (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko izena. Ezagutzen dugun Gipuzkoako lehendabiziko jaunaren emaztea (Gartzia Aznar-ena) honela deitzen zen. 1025. urtean Gaila zeritzan andreak Ezkioagako sagasti bat eman zion Jakako monasterioari (Huesca). 1183. urtean Dona Andregailla agertzen da, Iruñeko katedraleko artxiboan.

Gailo (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena; Leiren 1103an Gallo Ennecones dokumentatzen da. Emakumezkoen aldaerak Gaila eta Andregailla ziren.

Gaizka (gizonezkoa)

  • Salvador (es), Salvator (fr), Sauveur (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Aipatu liburuan bi izen ematen dira: Gaizka 'Kristo salbatzailea' eta Salbatore, azken honek Italiako santuari erreferentzia egiten diola. Santuaren eguna abuztuaren 6an da. Ikus Salbatore.

Gaizkane (emakumezkoa)

  • Salvadora (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Salvador izenaren baliokide femeninotako ematen da.

Gaizko (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena. Esaterako, Murun (Nafarroa) 1167an ageri da eta Zuhatzun (Nafarroa) 1196an.

Galartza (epizenoa)

  • Hainbat tokitan ageri den toponimoa, besteak beste Gasteizko mendietako tontorra (Araba).

Galder (gizonezkoa)

  • Gaur egun aski hedaturik dagoen izena.

Gallarda (emakumezkoa)

  • Lizarrako (Nafarroa) Andre Mariaren ermita. Portale baten ondoan zegoen, Altsasuko bidean, baina aspaldian desagertu zen.

Gamarra (emakumezkoa)

  • Gasteizko herrixka eta Andre Mariaren adbokazioa. Ikusgarria da eliza barruan dagoen F. Gamarraren hobia, zeinetan hildakoa belauniko irudikatzen den. Jaia abuztuaren 15ean da. Kuadrila berean dagoen Gamarragutxiko eliza ere Andre Mariari eskainita dago eta jaia irailaren zortzian ospatzen da. Bigarren honetan aipatzekoa da XIII. mendeko atea.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper