2103 emaitza *:* bilaketarentzat [871 - 880]
Erdi Aroko izena; Obarran (Huesca) agertzen da, 1018an: 'Ego Gamiza signum'.
1366an Zuñigan (Nafarroa) agertzen den Erdi Aroko izena. Horretaz landara, Bizkaian eta Araban Gamiz izeneko bi herri daude. Jatorria latineko Gami izenean bilatu behar dela dirudi; bukaeraren nondikakoaz aditu guztiak ez daude ados. Emakumezkoen kidea Gamitza da.
Aralarko mendia (Gipuzkoa), eta Arabako herria, gaur egun desagertua, Erdi Aroan bandokideen gerretan elkarren artean borrokatutako leinu nagusietako baten sorlekua zena. Ikusi Ganboa.
Bizkaiko Ganekogorta mendi izenaren aldaera laburtua.
Bilboren eta Alonsotegiren artean dagoen mendia (Bizkaia). Ikusi Ganeta.
Juan (es), Jean (fr)
Joanes, Joanis izenaren aldaera, 1349an Nafarroan agertzen dena. Ikus Joan.
Erromatarren garaiko Akitaniako idazkunetan (I-III. m.) agertzen den jainko izena (Garri deo). Kasu gehienetan Garre / Garri latindurik azaltzen zaigu. Izen arrunta ere bada.
Ikus Bitori.
Victoria (es), Victoire (fr)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.