Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [911 - 920]

Gauargi (gizonezkoa)

  • Mitologiako pertsonaia. Gauez argi itxuran agertzen den izakia izendatzen du. Leku batzuetan Inguma-tik babesteko eskatzen zaio: Hi, aldiz, jin hakitala Gauargia.

Gaueko (gizonezkoa)

  • Gauez etxeetatik kanpo bizi den izaki mitologikoa, gauaren beraren irudikapena dena. Honek gauez etxetik landa egiten den lana zigortzen du, eta bereziki harrokeriagatik edo apustu egiteagatik etxetik irteten direnak. Ataunen (Gipuzkoa) behin neska talde bat goruetan ari omen zen, eta haietako batek urrutiko iturri batetik ura ekarriko zuela esan omen zuen. Etxetik atera omen zen, baina bidean galdu eta ez omen zen berriro agertu. Haizearen txistuarekin batean, hala ere, hauxe aditu omen zuten etxean gelditu zirenek: Gaua gauekoarentzat eta eguna egunezkoarentzat.

Gautegiz (emakumezkoa)

  • Bizkaiko herria eta Andre Mariaren eliza. Bertan bada XIX. mendean Eugenia Montijok, Frantziako enperatrizak, X. mendean Antso Gartziak eraikitako dorre baten gainean goratu zuen gaztelu eder bat.

Gaxi (emakumezkoa) (Hipokoristikoa)

Gaxux (emakumezkoa) (Hipokoristikoa)

Gaxuxa (emakumezkoa) (Hipokoristikoa)

Gazeta (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren bi adbokazio daude izen honekin, bata Gasteizen eta bestea Elorrion (Bizkaia). Gasteizko ermita desagertutako Gaz(a)eta herriko eliza zen; Elorriokoa Gazeta auzoan dago. Bigarren honetan abuztuaren lehenengo larunbatean ospatzen da kofradeen festa. Errege egunean erromeria, idi probak eta jaia egiten dira.

Gaztelu (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren bi adbokazio daude izen honekin: Burgikoa eta Erronkarikoa, biak Nafarroan. Burgiko Andre Maria XIII. mendekoa da eta izena herriaren ondoan zegoen gaztelutik datorkio. Erronkarikoa XII. mendekoa da eta antzinako gazteluaren lekuan dago.

Gebara (emakumezkoa)

  • Arabako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Hemengo jaunak garrantzizkoenetakoak izan ziren ahaide nagusien arteko gerletan, XV. mendean, ganboatarren buru baitziren. Karlistaldietan soldadu foruzaleek gaztelua babeslekutako erabili zuten. Donejakue bidearen ondoan dago eta badirudi Andre Mariaren ermita bat izan zela bertan. Jaia abuztuaren 15ean egiten da.

Genar (gizonezkoa)

  • Jenaro (es), Janvier (fr)

  • Ikus Jenaro.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper