2103 emaitza *:* bilaketarentzat [941 - 950]
Guillén (es), Guillermo (es), Guilhèm (fr), Guillaume (fr)
Willahelm (wilja 'borondatea', 'atsegintasuna' eta helm 'gerla-kaskoa', 'babesa') germaniar izenetik dator. Erdi Aroko latinean Guilielmus nahiz Vilielmus eran azaltzen da. Izena maizxko aurkitzen dugu garai horretan, baina geroago jatorri bera duen Gillermo-k ordezkatu zuen. Akitaniako kondea zen Gillen X.ak bakardadean bizitzea hautatu zuen, bere bekatuen barkamena erdiesteko. Aldaerak: Gilem, Gillelm, Gillelmo, Gillermo.
Guillén (es), Guillermo (es), Guilhèm (fr), Guillaume (fr)
Gendule izenaren aldaera (ikus sarrera hau). Artaxoan (Nafarroa) Gindul eta Eneco Gindul d'Iriverri azaltzen dira 1104. urtean.
Uribarri Jauregi (Araba) herriko Andre Mariaren ermita; gaur egun Santa Isabel esaten zaio behialako Giputzuri herri hustuko eliza zen honi. Hormetan baditu aztarna erromanikoak. Jaia iraileko bigarren larunbatean da.
Encarnación (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Encarnación (de Nuestra Señora)rentzat ematen den baliokidea. Ikus Gizakunde.
Encarnación (es)
Gizakunde egunean Gabriel goiaingerua Andre Mariari agertzea ospatzen da. Kristau tradizioaren arabera Ama Birjinak baietz esatean sortu zen Jesus haren baitan. Santuaren eguna martxoaren 25ean da. Aldaerak: Gixane (Deun-ixendegi euzkotarra), Gizane eta Gizakunde.
Encarnación (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatzen den Gixane izenaren aldaera. Ikus Gixane eta Gizakunde.
Euskal izen arrunta eta Erdi Aroan antroponimotzat erabili den forma (Guiçon, Eiheralarre, NB, 1350-1353; Guiçon, Bilbo, 1470).
Erdi Aroko euskal izena. Honela deitzen zen XVI. mendean Elgea (Araba) herritik Ameriketara joandako gizon bat. Loiun (Bizkaia) bada Gogorrena izeneko etxea. Beste izen asko bezala jatorriz adjektiboa zen.
Ituren herriko Aurtitz auzoko etxea (Nafarroa).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.