2103 emaitza *:* bilaketarentzat [971 - 980]
Araba eta Bizkaiaren arteko mendi ezaguna. Ikusi Gorbeia.
Asparreneko (Araba) herria eta Andre Mariaren eliza. Jaia abuztuaren 15ean ospatzen da. K. Mitxelenaren ustez gaztelaniazko Córdoba izenaren euskal eboluzioaren emaitza dugu Gordoa.
Jorge (es), Georges (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Jurgi.
Euskal Herrian arrunta den zuhaixka (Ilex aquifolium). Toponimian maiz ageri da hitz hau: Gorostidi, Gorostieta… Ikusi gorosti.
Nabarniz (Bizkaia) herriko elizan gordetzen den Andre Mariaren irudia. Izena gorosti baten gainean agertzetik omen datorkio. Gorostitza toponimo arrunta da.
Muxika (Bizkaia) herriko auzoa eta Andre Mariaren eliza. Bigarren hau 1526an eraiki zuten, auzoko bizilagunek lehenago Etxanora joan behar izaten baitzuten.
Erdi Aroan eta geroago ere maizkara agertzen den izengoitia. Esanahaia gardena da, kolorea baita. Gogoan izan behar dugu historian zehar, Europa osoan, ohikoa izan dela jendea izendatzeko adjektiboak erabiltzea.
Erdi Aroan eta geroago ere maizkara agertzen den izengoitia. Esanahia gardena da, kolorea baita. Gogoan izan behar dugu historian zehar, Europa osoan, ohikoa izan dela jendea izendatzeko adjektiboak erabiltzea.
Lumoko (Bizkaia) Gorritiz dorretxean, behinola, Andre Mariaren irudi bat egon zen. Kondairak dioenez, Ama Birjina ardien bila zihoan neskatilari agertu zitzaion, eta tokiaren gainean ermita egiteko agindu. Beste batzuetan bezala, herrikoak beste leku batean eraikitzen saiatu omen ziren, baina alfer-alferrik. Gaur egun harri bat besterik ez da gelditzen ermitatik. Irudia Done Kristobalen elizan dago orain.
Argiñaritz (Nafarroa) herriko Andre Mariaren ermita. Mendi baten gailurrean zegoen antzinako herrixka baten hondakina da; gaztelua ere izan zen bertan. Eliza erromanikoa da; Ama Birjinaren irudia Artazun dago gorderik.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.