1 emaitza Katalin bilaketarentzat [1 - 1]
Catalina (es), Catherine (fr)
Grezierako Ekaterine izenetik dator. Kristauen artean aski erabilia izan zen, khataros ('garbia') hitzarekin lotu baitzen. Honela deitzen diren bi santa daude, Sienakoa eta Alexandriakoa, azken hau delarik ezagunena, bere martirioan erabilitako gurpil horzdunari izena eman ziolako. Lehen aldiz 1529an aurkitu dugu (Catalin, Elizondo, N). Jaia martxoaren 24an da. Hipokoristiko ezagunenak Kattin eta Kattalin dira. Aldaerak: Katalina, Katarina, Katelina, Katerin, Katerina, Kateriñe, Katariñe (Deun-ixendegi euzkotarra), Katrin eta Katixa.Ikus Marikatxalin.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.