países bajos, herri behereak -
(1995)
DRPLV, V, 379. or.
(...)
herri hitza Europa-ko hizkuntza germanikoetan erabiltzen den land formari dagokio zehatz eta mehatz, eta frantsesezko pays eta gaztelaniazko país edota tierra-ri: Tierra de Estella, 'Estellerri', Tierra de Deyo, 'Deierri', Tierra de Pamplona, 'lruñerri', eta abar. Era berean euskaraz erraiten da: Zuberoa herria, Araba herria, eta abar, eta bertsolarien artean Euskal herriak forma pluralezkoa ere erabili izan da, italianoz Paesi Baschi pluralez erabiltzen den bezala-bezalaxe. Modu berean gaztelaniaz Países Bajos erraiten da Ifarralderantz Europa Zentralean dauden herri ezagunak aipatzeko, hau da, euskaraz Herri Behereak dei ditzakegunak
(...)
(...)
Hizkuntza ofiziala(k) [mugagabean]: nederlandera (estatu osoan); papiamento (Aruban eta Curaçaon); ingelesa (Sint Maartenen eta Curaçaon). Hiriburua; hiriburuko herritarra: Amsterdam; amsterdamdar Oharra: Herbehereetako Erresuma lau herrialdek osatzen dute: Herbehereak, Aruba, Curaçao eta Sint Maarten (Antilla Txikietako San Martin uharteko hegoaldean dago [uharteko iparraldea Frantzia da]). Adiera hertsian, Herbehereak izendapena erabili behar da, eta ez Holanda. Ipar Holanda eta Hego Holanda Herbehereetako bi probintzia dira
(...)
Oharrak: ECO zerbitzuko Patxi Galék egindako erauzketa eta migrazioa. Erreferentzietan Euskera agerkariko orrialde zenbakia ematen da aditzera eta Testuinguruan, leku-izenek dituzten ohar guztiak ageri dira.
Mota: artikuluak
Erauzketa: aztergai
Alorra: hizkuntza azterketa
EG.PAL.GD - Geografidatutegia, geografi-izen arrotzen ortografia eta ortoepia finkatzeko saioa
Titulua: Geografidatutegia, geografi-izen arrotzen ortografia eta ortoepia finkatzeko saioa
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea
Tokia: Bilbo
Data: 1991
Erreferentzia:
Oharrak: Era dokumentalak jasotze aldera, liburuko gaztelania-euskara-frantsesa aurkibidean ageri diren izenak hartu dira, 135-159. orrialdekoak alegia. ECO zerbitzuko Patxi Galék egindako migrazioa.
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: dokumentazioa
E.IRAZ.MUND - Munduko estatuak, beren hiriburuak eta akzidente geografiko nagusiak
Laburdura: E.IRAZ.MUND
Egilea: IRAZABALBEITIA, Iñaki
Titulua: Munduko estatuak, beren hiriburuak eta akzidente geografiko nagusiak
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria: 620
Argitaletxea:
Tokia:
Data: 1994
Erreferentzia: XXXIX (1994, 3), 1429-1440
Oharrak: ECO zerbitzuko Patxi Galék egindako erauzketa.
Mota: artikuluak
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: dokumentazioa
ARAUZ.038 - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak eta hiriburuak
Laburdura: ARAUZ.038
Egilea: Euskaltzaindiko Onomastika Batzordea
Titulua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak eta hiriburuak
Oharrak: 1995eko uztailaren 28an eta 1996ko urtarrilaren 26an onartutako zerrendek lehenengo bertsioa osatzen dute (Euskera, XL (1995-2.3), 898-913 eta XLI (1996-1.2), 123-125). Erreferentzietan 1995eko lerrokada hartako erreferentzia ematen dugu, 1996koa hizkuntza ofizialei dagokiena baita. Hala ere, gogoratu behar da 38. arauaren behin betiko testua Bilbon, 1999ko maiatzaren 28an, eta Donostian, 1999ko uztailaren 23an izan zela onartua eta aparte jasotzen dugula, lerrokadak aldaketa batzuk jaso baitzituen.
ECO zerbitzuko Patxi Galék egindako erauzketa eta migrazioa. Onomastika Zerbitzuko Mikel Gorrotxategik egokitutako datuak.
Mota: artikuluak
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: arautzea
DRPLV - De re philologica linguae vasconicae
Laburdura: DRPLV
Egilea: IRIGOIEN ETXEBARRIA, Alfontso (zuz.)
Titulua: De re philologica linguae vasconicae
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Deustuko Unibertsitatea
Tokia: Bilbo
Data: 1986-1995
Erreferentzia:
Oharrak: Alfonso Irigoien Etxebarria irakasleak zuzendurik, bost liburuki plazaratu ziren (I-1986, II-1987, III-1990, IV-1992 eta V-1995). Artikuluetako asko beste nonbaitetik hartuak dira. Halakoetan saiatu gara jatorrizko erreferentziak ematen, hala nola "Euskera" aldizkarikoak, Euskalarien nazioarteko jardunaldiak (Bilbao, 1981), eta abar.
Mota: aldizkariak
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: hizkuntza azterketa
ARAUA.186 - Atzerriko pertsona izenak. Grafia-irizpideak. Errege-erreginen eta kidekoen kasua
Laburdura: ARAUA.186
Egilea: Euskaltzaindiko Exonomastika Batzordea
Titulua: Atzerriko pertsona izenak. Grafia-irizpideak. Errege-erreginen eta kidekoen kasua
Lan oharra: Euskaltzaindiaren gomendioa
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Euskaltzaindia
Tokia: Gasteiz
Data: 2017
Erreferentzia:
Oharrak:
Mota: artikuluak
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: arautzea
ARAUA.038 - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak
Laburdura: ARAUA.038
Egilea: Euskaltzaindiko Exonomastika Batzordea
Titulua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak
Lan oharra: 38. arau zuzendua eta eguneratua
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria: 620
Argitaletxea:
Tokia:
Data: 2007
Erreferentzia: LII (2007, 1), 459-484 (38. araua)
Oharrak: ECO zerbitzuko Patxi Galék migratutako datuak. 460-471 orrialdeetako zerrendetako datuak dira jasotzen direnak eta erreferentzietan Euskera agerkariko orrialde hori ematen dugu aditzera. Onomastika Zerbitzuko Mikel Gorrotxategik egokitutako datuak.
Mota: artikuluak
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: arautzea
Lege-oharra
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.