Uribarri Arana (Araba) herriko Andre Mariaren ermita. Gaur egun erdaraz Andramari deitzen badute ere, XVII. mendean, bertako hizkuntza euskara zenean, Nuestra Señora del Prado moduan agertzen da, euskararen baztertze ofizialaren lekuko. 1850ean, berriz, Bengolarrea izenpean ageri da. Eliza eta Ama Birjinaren irudia erromanikoak dira, XII. mendekoak edo. Barruan badago erromatarren garaiko hilarria. Jaia abuztuaren 15ean da.
Zer: Emakume-izena
Non: --
Jatorria:
GOR.SAL.EIZ
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.