Liboa auzoko Andre Mariaren ermitari Jainko esaten diote, Arrietan (Bizkaia). Iturritza historialariak antzinako parrokia zela dio. XIX. mendera arte irudia herriz herri eramaten zuten, izurriei aurre egiteko, bai eta lehorte garaian ere, euria eskatzeko. Jaia irailaren 8an, 9an eta 10ean da. Uztailaren 31n, Loiolako San Ignazio egunean, irudia Gaztelugatxeko Done Joanera eramaten da. Aldarearen azpian badago hilarri bat.
Zer: Emakume-izena
Non: --
Jatorria:
GOR.SAL.EIZ
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.