(...)
Etimologia iluneko izen honen inguruan ikus -as bukaerari eskaini atalean dioguna. 1534ean Uxueko despoblatuen artean Muestracas edireten dugu, eta 1633an berriz azaltzen da diptongodun aldaera hau.
Mostrakas Uxue eta Pitillasen dermio komuna zen, eta bi herriok 1800ean lurrak banatu zituztenean erdibiturik gelditu zen, zati bat Pitillasen, eta bestea Uxuen.
Valdecontienda izena ere hartzen zuen (ikus sarrera hau), Uxue, Murillo eta Santakararen arteko muga aldean (ikus Larrageta-n dioguna).
Barranco de Mostrakas La Sierra-n sortu eta Mostrakas (eta Larrageta) gurutzatu ondoren Santakaran sartzen da, Murilloko mugaren hurbiletik; Cabezo de Mostrakas egun Alto de Abaurre deitu Murillo eta Uxueren arteko mugako gaina izango zen, beste batzuetako Alto de Larrageta edo Podio de Larrage bera (ikus Larrage eta Larrageta sarrerak). 1612ko Rincon de Mostracas zehazki zein zen ez dakigu, baina errekaren ingurua izan zitekeen; Torraza de Mostrakas despoblatuaren zaharkina zen. Badakigu erreka baten ondoan zegoela.
Antzinako despoblatuetako etxeen harriak gorteak eraikitzeko erabili izan direnez gero, torraza eta despoblatua gaurko M. Murillo eta I. Ostaren gorteak dauden tokian egon zitekeen, hauek ere Barranco de Mostrakas-en alboan daudelako. Dena den, Uxueko egungo Torraza-koak bezalako zaharkinik ez omen dago bertan.
Val de Mostrakas Uxue, Murillo eta Santakararen arteko mugen berrikusketa agiri batean ediren dugu, eta hiru herrien arteko mugako alderdi laua izan daitekeela irudi du, errekaren ingurukoa edo, agian alderdi horretako egungo Llano de Mostrakas bera.
Mostrakas [mostrákas]-ek Pitillas, Santakara eta Murillorekin mugatzen du mendebalde eta iparraldetik, eta bere barruan azken bi herriotan ere azaltzen den Larrageta (ikus sarrera hau) hartzen du. Honetaz landara, goian, iparraldean, Santakaramuru dauka mugakide, eta ekialdean altxonbideak El Pinar-etik bereizten du. Aurrerago Bigas-ekin ere mugatzen du.
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11