(...)
Toponimo hau anitzetan eta anitzetara agertzen da (Ollatio, Oliatio, Oliatu, Oliattu...). Aldaera batutzat agirietan goizdanik azaltzen den eta gaurregungo Ullatu [ullátu]-ren jatorrian dagoen Ollatu aukeratu dugu.
Hasierako olia-, olla- horien azpian hortz-hobietako alboko apikaria eta bokal sabaikaria nahiz honen oso antzekoa den sabaiko albokoa egon daiteke (cf. lieco / lleco egungo egunean). Bukaerako -tio horren azpian [tto] bustia egon zitekeen; hemendik bustidura galdutakoan -to [to] aterako zen.
Bukaerako erdiko bokala jatorrizkoa izan daiteke, bera baita nagusi toponimo honen lehen agerraldietan, baina Txutxu > Txutxo edo Laku > Lako-n edireten dugun gertakariaren emaitza ere izan liteke, hots, zenbaitek "vocalismo romanizante" deitu izan dutenarena.
Hasierako olla- honek toponimo batzuetan agertzen den ollo-, olla- osagaia dakarkigu burutara (cf. Itza zendeako Lete herriko Olladi, Olladialdea edo Ollariko artadia [J. Jurío, TCPCI, 231-232. orr.]). Bukaerako -tio (edo honen azpian egon daitekeen -tto) edo -tu hori zer den ez dakigu (ba al du txikigarriarekin zerikusirik?), baina Uxueko Pipiratu (< Biperatu), Zabartu eta besteren bukaeraz oroitarazten gaitu [Ikus AV, 53. or.].
Ollatu Aliaga ondoan dago, Dorrondiaga eta Carasolbajo-ren artean. 1768ko lekukoak erakusten duenez, Ollatu lehen Aldabea-tzat hartua zen.
(...)
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Laburdura: OV.11
Egilea: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Titulua: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma: Onomasticon Vasconiae 11
Aldizkaria:
Argitaletxea: Euskaltzaindia
Tokia: Bilbo
Data: 1994
Erreferentzia:
Oharrak: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: hizkuntza azterketa
NA.TM - Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Laburdura: NA.TM
Egilea: JIMENO JURÍO, José María (zuz.)
Titulua: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Lan oharra: 59 liburuki
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua & Trabajos Catastrales S.A.
Tokia: Iruñea
Data: 1992-1999
Erreferentzia:
Oharrak: Nafarroa. Toponimia eta Mapagintza: gazt. Toponimia y Cartografía de Navarra.
Erreferentzia gisa liburuki zenbakia ematen da aditzera eta apurka-apurka, orrialdea ere gaineratuz joango da.
Lan honen iruzkin kritikoa argitaratu zen in FLV, 64 (1993).
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: ofizialtzea
NA.TOF - Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Laburdura: NA.TOF
Egilea: ZZ. AA.
Titulua: Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua
Tokia: Iruñea
Data: 2019tik
Erreferentzia:
Oharrak: 2019. urtetik datutegi osoa deskargarako eskaintzen da: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/open-data/datos/toponimia-oficial-navarra
Mota: datu baseak
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: dokumentazioa
Lege-oharra
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.