(...)
Egungo Txorria [chórrja] Echorria da 1593an, eta badaiteke jatorrizko aldakia e-duna izatea (cf. Esatea > Satea). Etimologia iluna da guretzat.
Txorria aldaera ere goiz azaltzen da.
Leku-izen hau garai batez Bagarana, Balgarandega edo Valgrande-ren ondoan bizi izan zen, baina denborarekin nagusitu, eta auzo izana desagertarazi bide zuen. Acequia de los linares de Chorria beste batzuetako Barranco de Chorria da, hots, Mantxiriturrieta-tik jaisten den eta beherago Barranco del Molino deitzen den erreka.
Txorria Aldabea-tzat hartzea harrigarri zaigu, gaurregun alde honetako Aldabea bakarra Turtunbera-koa baita, Txorria Carasolalto-n sartua dagoelarik. 1771ko lekukoa, alabaina, argia da.
1727an beste leku-izen batzuei lagun eginez ere azaltzen den [Lakubeli eta Santa Cruz toponimoei lagun eginez ere aurkitu dugu.] alda(i)zkia dugu.
Gure ustez aldazkia-k 'aldapa', 'aldaia' adiera dauka [Behin aldaizquia dokumentatu dugu, baina lehen i hori bigarrenak eragindakoa izan daiteke. Cf., halere, honekin lotura zuzena duen aldai izena.], eta esanahi bereko aldatz-en eratorria da [Mitxelenak aldatz ez dela esistitzen dio, eta lekukotasun zaharrak aldats-en alde mintzo direla (AV, 43. or.). OEH-n ere aldats-ez besterik ez du biltzen, dakigula.]. Bukaerako -ki hori zehaztugabeko atzizki toponimikoa dela irudi du, beste herri batzuetako izenetan ere azaltzen dena. Punta de Orozki (?) Morionesen, Zaldukia Ekalan [PRA-Artabia, 6. k., 1692.] eta Eulaten [Id., 5. k., 1689.], Zaldukigibela, Zaldukiburua [Id., 3. k., 1686.] (< zaldu), Torrekia [Id., 7. k., 1693.] (< torre) Ekalan, Zufitxarkia (< zufi 'zubi' + txar 'zahar') Larragoan (Larraonan) [Id., 6. k., 1691.], Kortaki (cf. gortea, kortea, korta 'korralea'), Iturriki (< iturri), Mendiki (< mendi) eta Zalduki (< zaldu) Ameskoa aldean [Luciano Lapuente, TAM.], Intxaurkia (edo Intsaurkia < intxaur edo intsaur), Gurbeki [PRA-Artabia, 6. k., 1691.], Gurbekigaina [Id., 4. k., 1688.], Gurbekiondoa [Id., 5. k., 1700.] (< gurbe) Narkuen [Id., 4. k., 1688.], Louzako intxaurkieta eta Zaldubiribilkia (< zaldu + biribil) Gastiainen [Id., 3. k., 1686 eta 1685.], Zaldukia Antzinen [Id., 9. k., 1696.] eta Legarian [Id., 1698. Cf. gainera Ollo / Olloki herri-izenak.]...
Atzizki hau gure ustez 'gauzakia' 'zatia' adiera ohi duen -ki ezagunarekin lotua dago [Ikus Azkueren MV-8, 99-100. eta 105-107. orr.], baina aipatu adibideetan duen balioa diferentea dateke. Kasu hauetan gure irudiz balio txikigarria izan lezake, zenbait antroponimotan bezala (hemen balio hipokoristikoa du, txikigarria baino gehiago). cf. Peruski 'Periko' Saratsan [PRA-Arakil-Hiriberri, 4. k., 1578. Etxe-izena zen herri honetan.], Larunben [Id., 1581. Hemen ere etxe-izena zen.], Etxalekun [Id., 5. k., 1587.], Erbitin [Id.], eta Muskitzen [Id., 1. k., 1579. Tarteko -s- hori sabaiaurreko soinu igurzkaria izan zitekeen ([sh] alegia), 1568ko Martixa de Etxaleku-n (PRA-Arakil-Hiriberri, 1. k., 1568) azaltzen den berbera (cf. oraingo Martija deitura). Cf., orobat, mendiko 'menditxoa' / mendixka 'menditxoa', erixko 'eri antza'.], Joangi eta Martiki Pasai-San Pedron [PATO, 165. or.].
Alto de Txorria Turtunbera eta Txorria-ren arteko gaina izan zitekeen [Turtunbera sarrera aztertzean ikusi dugun Alto de Turtunbera bera, alegia.], Cantón de Txorria bezala [Ikus canto, cantón eta cantera-ren inguruan Aguilar sarreran esan dena.], baina baita altxonbidea igarotzen den Txorria eta Cuartochiguito-ren artekoa (ustezko Alto de Bikuaga) ere; Caracierzo eta Carasol de Txorria-k alderdiko ospel eta egutera adierazten dute, hurrenez hurren.
Uxueko lihatze gehienak Txorria-n zeuden, eta horren ondorio da dokumentazioko (ikus gorago) eta oraingo Linares (de Txorria) izena. Paso de Txorria beheko Paso del Molino nahiz goiko Paso de las Pilas izan zitekeen; Portillada edo Portillo de Txorria egungo Portillo de las Pilas [Hau berria da, Fuente de las Pilas izena zaharra den arren (ikus sarrera hau)] bera izan zitekeen, hots, lihatzeetako bideko portilua, Portillo de Esatea-ren ondokoa. 1806ko Pozo de Chorria, azkenik, "Corral de Fausto"-ko putzua dela dirudi, Fuente de Fausto-ren ondokoa.
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11