2485 emaitza *:* bilaketarentzat [1141 - 1150]
Xabier Ihartze (Donibane Lohizune, 1920 - Beloke, 2008) euskal idazle, musikari eta euskaltzainaren goitizena.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Ireneoren baliokidetako ematen da. Grezierako Eirenáios ('bakearen jainkoari eskainia') izenetik kristauen artean 'baketsua' adiera zuen latineko Ireneo sortu zen eta hemendik heldu da gaztelaniazko aldaera. San Ireneo Lyongo artzapezpiku izan zen II. mendean. Santuaren eguna martxoaren 25ean da. Balikideak: Ireneo (es)
Ireneo (es), Irénée (fr), Irenaeus (en)
Epifanía izenarendako Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatu gizonentzako aldaera. Egun horretan -urtarrilaren 6an- Hiru Errege magoek Jesus Belemen adoratzea ospatzen da. Aldaera: Irakus.
Euskaldunek deitzeko edo alaitasuna adierazteko egiten duten oihu bereziaren izena.
Iruritako (Nafarroa) mendi baten izena eta Aingeru Irigarai (Bera, 1899 - Donostia, 1983) euskaltzain oso eta idazlearen goitizena.
Isaac (es), Isaac (fr), Isaac (en), Isaac (en), Isaacius (la), Ἰσαάκιος (el kl)
Hebreerako Yizhaq 'Jainkoak barre egingo du' Isaak bihurtu zen grekoz eta Isaac latinez. Isaak, Abraham eta Sararen semea, juduen bigarren patriarka izan zen. Oso ezaguna da Jainkoak, Abrahamen fedea frogatu nahian, Isaak hiltzeko agindu zion Biblia-ko pasartea. Bertan esaten denez, barkamena hondarreko unean baizik ez zen iritsi. Santuaren eguna abuztuaren 17an da. Aldaera: Ixaka (Deun-ixendegi euzkotarra).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.