2100 emaitza *:* bilaketarentzat [1151 - 1160]
Erromatarren garaiko izen hau Erdi Aroan ere ageri da, antroponimo moduan (domna Kara, Valpuestan, 950. urtean).
Caribdis (es), Charybde (fr), Charybdis (en), Χάρυϐδις (el kl)
Carina (es), Carine (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean agertzen da, Carina izenaren baliokidetako. Azken hau etorkiz Katalinaren italierazko hipokoristikoa zen. Santuaren eguna azaroaren 7an da.
Caridad (es)
Latineko caritas, caritatis 'karitate' hitzetik dator. Hau kristauen artean ponte izentzat erabili zen, hiru bertute teologaletako bat baita. II. mendeko Santa Sofiak bere hiru alaba martiriei bertute teologalen izenak jarri zizkien (Fedea, Itxaropena eta Karitatea). Haien santutegia Conques (Frantzia) herrian dago. Andre Mariaren adbokazioa ere bada. Santuaren egunak abuztuaren 1ean (martiria) eta irailaren 8an dira.
Cárites (es), Charites (fr), Charites (en), Χάριτες (el kl)
Germaniar etorkia duen izena, latinez Carolus bihurtua. Karl-ek 'gizon librea' esan nahi zuen hastapenean, baina gero 'jauregiko gelaria' adiera hartu zuen. Gelari hauen boterea handitzearekin ponte izen bihurtu zen. Duen hedadura Carolus Magnus (Karlomagno) enperadoreari zor diogu.
Carlota (es), Charlotte (fr), Charlotte (en)
Karl germaniar izena Carolus bihurtu zen latinez eta honetatik Karolina eta Karlota sortu ziren.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.