Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2100 emaitza *:* bilaketarentzat [401 - 410]

Bañano (emakumezkoa)

  • Torralba (Nafarroa) herriko XII. mendeko Andre Maria. Irudia Ama Birjinaren elizako sakristian zegoen gordeta.

Barasorda (emakumezkoa)

  • Gaur egun galdua den Andre Mariaren ermita, Lemoizkoa (Bizkaia). Honen kokagunean amaitu ez zen zentral nuklearra eraikitzen hasi ziren. Irudia herriko elizara eraman zuten.

Barbara (emakumezkoa)

  • Bárbara (es), Barbara (fr), Barbara (en)

  • Erromako Barbarus familia izenetik. Hitz grekoa da, 'atzerritarra' edo 'arrotza' esan nahi duena. Santa Barbara bi leihoko dorre batean giltzatu zuen aitak, baina Kristoren fedea hartzean hirugarrena ireki zuen, Hirutasunaren irudi. Alaba kristaua zela jakin zuenean zigorraz jotzeko agindu zuen aitak eta azkenean burua moztu zion. Une horretan tximista batek jo eta kiskalia hil zen aita. Horregatik, tximistetatik babesa lortu nahi denean santa Barbarari deitzen zaio, eta irudietan esku batean luma eta bestean hiru leihoko dorrea duela azaltzen da. Santuaren eguna abenduaren 4an ospatzen da.

  • Dokumentuak:

Barda (emakumezkoa)

  • Fiteroko (Nafarroa) Andre Mariaren adbokazioa. Kondairak dioenez, jatorrizko irudia Toledotik ekarri zuten, Fiteroko San Raimundori eskerrak emateko. Honenganako debozioa handia izan da beti, hainbeste non Antso VII.a erregeak laguntza eskatu baitzion Navasko gudura joan aurretik. XIV. mendean ezkutatu omen zuten eta ez omen zen agertu barda 'adar sorta' batek haren gordelekua azaleratu zuen arte.

Bardoze (emakumezkoa)

  • Lapurdiko herria eta Andre Mariaren eliza. Herriaren lehen aipamena 1193. urtekoa da, Baionako katedraleko artxibokoa.

Barezi (emakumezkoa)

  • Busturia (Bizkaia) herriko ermita, aurrenekoz 1051n ageri dena, Axpeko (Bizkaia) elizarekin batera. Lehorte garaian euria eskatzeko Altamirako elizara eramaten zen Andre Mariaren irudia. Marinelek debozio handia ziotenez, barruan badira hauek egindako emaitzak. Jaia abuztuaren 5ean da.

Barkane (emakumezkoa)

  • Perdón (es)

  • Osagaiak barkatu aditza eta emakume izenak sortzeko erabiltzen den -ne atzizki berria dira.

Barkoxe (emakumezkoa)

  • Zuberoako herria eta Andre Mariaren eliza. Jaia abuztuaren 15ean da. Pierres Topet "Etxahun" (1786-1862) olerkaria hemengo semea izan zen.

Barria (emakumezkoa)

  • Ekialdeko Lautadako Andre Mariaren komentu zaharra, Araban. Lehenengo aipamen idatzia 1217koa bada ere, eraiki aurreko mendean egin zen. Arabako Foru Aldundiak berritu du monasterioa, bera baita orain jabea. Moja bernarditek Oiongo (Araba) Asa auzoan dute komentu berria. Jaieguna abuztuaren 20an da.

Bartolomea (emakumezkoa)

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper