Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

5075 emaitza *:* bilaketarentzat [431 - 440]

Andima (gizonezkoa)

  • Ántimo (es)

  • Gaztelaniazko Ántimoren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Andima Ibiñagabeitia (Elantxobe, 1926 - Caracas, 1967) idazle ezagunak zabaldu zuen.

Andion (emakumezkoa)

  • Mendigorriko (Nafarroa) Andre Mariaren ermita, antzina desagertutako herri baten azken lekukoa. Badirudi herria erromatarren garaiko Andelos hiriaren ondorengoa dela. XIV. mendean hustu bazen ere ermita, behialako elizaren geldikina datekeena, XVII. mendean berreraiki zen, beraren alderako jaiera handia zela bide. Behinolako Andelos herriaren hondakinetan aipatzekoa da erromatarren garaiko ur biltegia (7.350 m3).

Andoitz (gizonezkoa)

Andoitza (emakumezkoa)

  • Antonia (es), Antoinette (fr)

  • Ikus Antonia.

Andolin (gizonezkoa)

  • Antolín (es), Antonin (fr)

  • Erromako Antonius leinu izenaren Antoninus jentiliziotik dator gaztelaniazko Antolín, eta honen euskal aldaera da Andolin. Santuaren bizitzaren gaineko berriak ilunak dira; erlikiak Pamiers (Frantzia) hirian daude gordeta. Zenbaiten arabera hiri horretako lehen apezpikua izan zen; beste zenbaiten arabera, ostera, erlikiak gurutzatuek ekarri zituzten. Santuaren eguna irailaren 2an da.

Andoliñe (emakumezkoa)

  • Antolina (es)

  • Gaztelaniazko Antolín izenaren baliokide femeninotzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Gogoratu behar da erdarazko gizon izen horren euskal aldaera jatorra Andolin dela.

Andollu (emakumezkoa)

  • Arabako herri honetako Santa Katalinaren elizan Andre Mariaren irudi erromaniko bat gordetzen da.

Andone (emakumezkoa)

  • Antonia (es), Antoinette (fr)

  • Gaztelaniazko Antoniaren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Ikus Antonia.

Andoni (gizonezkoa)

  • Antón (es), Antonio (es), Antoine (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Izena sortzeko Bizkaiko tradizioa hartu zuten aintzat, Bizkaiko Jaurerrian ohikoa baita San Antonio izeneko ermitak izendatzeko Sandoni forma erabiltzea. Ikus Antonio.

Andore (gizonezkoa)

  • Andrés (es), André (fr)

  • Andres izenaren aldaera. San Andore izeneko ermita Leatxen (Nafarroa) egon zen, baina aspaldian desagertu ziren azken aztarnak. Ikus Andres.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper