2485 emaitza *:* bilaketarentzat [461 - 470]
Pertarito (es), Perthari (fr), Perctarith (fr), Perctarit (en), Berthari (en)
Nafarroako ibarra (Bertizarana) eta jaurerria, Erdi Aroan Mari aitzinean zuela emazteki izentzat erabilia. Jaurerria parke naturala da, azkeneko jabeak horretarako oparitu baitzion Nafarroari, eta Euskal Herriko oihan atlantiko onenetakoa. Udal armarrian arrain-buztana duen lamina bat ikus dezakegu, ezkerreko eskuan orrazia eta eskuinean ispilua dituela.
Erdi Aroko izena, itxuraz Bertolomeoren aldaera laburtua. Artaxoan (Nafarroa) Bertolo Somberria ageri zaigu XIV. mendean.
Beltrán (es), Bertrand (fr)
Pedro (es), Pierre (fr)
Batez ere Erdi Aroan oso arrunta zen izena. Ikus Petri.
Erdi Aroko izena. 964. urtean Vigila ageri da Etaiun (Nafarroa) eta XI. mendean ageri da honen aldaera den Uegila AlcacezIratxen (Nafarroa). Ikus Beila.
Vicencio (es)
Euskarazko Binkenti, Bikenti edo Bikendi latineko vincens 'garaile' hitzetik sortutako Vincentius izenetik dator. Kristauen artean arrakasta handia izan zuen, deabrua garaitu nahia adierazten zuelako. 991n Vincenti aurkitzen dugu Apardozen (Nafarroa), baina aitzinago, erdararen eraginez antza, Bizente nagusitu zen eta goian aipatu formak hagionimian baizik ez ditugu kausitzen. Aldaera honetatik Mikeldi idoloaren izena sortu zen, Done Bikendiren ermitaren ondoan baitzegoen. Beste aldaerak Bingen, Bizen, Bizente eta Bixintxo dira. Baliokideak: Vicente (es) eta Vincent (fr).
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Vicencioren baliokidetzat proposatzen den izena.
Víctor (es), Victor (fr)
Latineko Victor izenetik dator, eta hau vincere 'garaitu, irabazi' aditzetik ateratako victor 'garaitzailea'-tik. Erroman goitizen eta epitetotzat erabiltzen zen idazkunetan, Iuppiter victor 'Jupiter garailea'-ren modukoetan. Bere esanahi mistikoa zela bide asko erabili zen lehendabiziko kristauen artean. Santuaren eguna urtarrilaren 22an da. Aldaerak: Bittor eta Viktor, santu izendegietan ohikoa.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.