Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2100 emaitza *:* bilaketarentzat [551 - 560]

Domna (emakumezkoa)

Dona (emakumezkoa)

  • Erdi Aroan emakume izenei lagun egiten dien osagaia dugu hau, euskarazko Andreren baliokidea. Jatorria latineko domina-tik atera den domnan bilatu beharra dago. Dona hau bera da gure hagionimo (Andre Dona Maria, Dona Grazia) eta hagiotoponimo batzuetan (adibidez Nafarroako Donamaria herri izena) aurkitzen duguna.

Doneantsu (emakumezkoa)

  • Muru-Astraingo (Nafarroa) Andre Mariaren ermita, Nuin herri hustuko eliza izana. Hagitz eraginkorra omen zen begizkoaren kontra eta, horregatik, opariak egiten zitzaizkion.

Dordoniz (emakumezkoa)

  • Trebiñuko herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Herriaren lehenengo aipamena 1105ekoa da. Andre Mariaren irudia Done Jakueren elizako aldare batean dago.

Doris (emakumezkoa)

Dorkas (emakumezkoa)

Dorleta (emakumezkoa)

  • Leintz Gatzaga (Gipuzkoa) herriko Andre Mariaren santutegia, Gaztelueta ere deitu izan dena. Erromes asko joaten zirenez gero, etxe batzuk eraiki behar izan zituzten jende guztia hartu ahal izateko. Buruko edo bihotzeko gaitzetan laguntzen du eta haurrak babesten. Kondairak dioenez, 1367an Galesko printzearen soldaduak irudia lapurtzen saiatu ziren, baina herrikoek, gogor borrokatuta, galarazi egin zieten. Hemengo kofradeak Leinzkoak ez ezik Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroakoak ere baziren. Elizaren ondoan gatz lantegia eta lekuari izena ematen dioten dorlak daude. Jaia abuztuaren 15ean bazen ere, XVII. mendeaz geroztik irailaren 8an ospatzen da.

Doroñu (emakumezkoa)

  • Trebiñuko herria eta Andre Mariaren eliza. Lehena 1257an aipatzen da aurrenekoz; bigarrenean ponte harri erromaniko ederra dago.

Dorotea (emakumezkoa)

  • Dorotea (es), Dorothée (fr), Dorothea (en)

  • Grezierako Dorothea ('Jainkoaren dohaina') izenetik. Kapadoziako Santa Dorotea lorezainen patroia da; kondairak dioenez, Teofilok, Dorotea urkamendira zeramatenean, Paradisuko loreak ekartzeko eskatu omen zion txantxetan. Orduan, aingeru bat agertu omen zen loreekin eta santari emanez 'eraman iezaizkiozu Teofilori' esan omen zion. Dorotea hil zuten eta Teofilo kristau egin zen. Santuaren eguna otsailaren 6an da.

  • Dokumentuak:

Dota (emakumezkoa)

  • Tota izenaren aldaera. Donibane Garaziko (Nafarroa Beherea) Dochato hipokoristikoaren oinarrian aurkitzen dugu, 1412-1413an.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper