2100 emaitza *:* bilaketarentzat [591 - 600]
Equidna (es), Échidna (fr), Echidna (en), Ἔχιδνα (el kl)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko izenekiko (Edurne edo Bakarne) analogiaz XX. mendean sortutako izena: eki 'eguzkia' eta -ñe atzizki femeninoa da. Ikus: Eguzkia, Eguzkiñe eta Ekia.
Ekorako (Araba) patroia San Sisto izan arren, Bertzijanako (Araba) Andre Mariari debozio handia diote. Ikus Bertzijana.
Udaberrian Afrikatik gurera etortzen den txoria, olertiari eta literaturari esker udaberriaren adierazle bihurtua. Elai hitza mendebaldekoa da. Aldaerak: Ainara eta Enara.
Elvira (es), Elvire (fr)
Badaiteke izen honen jatorria bisigotikoa izatea. Santa Elbiraren erlikiak Lisboan aurkitu zituzten 1587an. Santuaren eguna urtarrilaren 25ean da eta maiatzaren 8an da. Aldaerak: Albira eta Elbire (Deun-ixendegi euzkotarra).
Elvira (es), Elvire (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Elviraren baliokidetzat ematen den izena. Ikus Elbira.
Berastegiko (Gipuzkoa) Andre Mariaren eliza, 1548an eraikia. Ikus Berastegi.
Erdi Aroan ageri den izena. 864an dokumentatzen da Valpuestan (Burgos): 'Ego Elduara una cum filiis meis...'.
Elías (es)
Hebreerako Eliyâh -latinez Elias- izenarentzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako aldaera femeninoa. Ikusi Ele gizonezkoa eta epizenoa.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.