2100 emaitza *:* bilaketarentzat [601 - 610]
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Elenaren baliokidetzat ematen den izena. Ikus Helena.
Arabako herria eta Andre Mariaren eliza. 1768an hemen bizi ziren guztiak kapareak ziren. Gipuzkoako errepide berria egin eta betiko bidea erabiltzeari utzi zitzaionean hasi zen herriaren gainbehera. XVI. mendean Elgetik Ameriketara joan zen gizon batek Gogor zuen izena.
Elisa (es), Elyssa (fr), Elissa (fr), Elissa (en), Ἐλισσα (el kl)
Feniziar jatorria duen izena. Virgiliok Eneida-ko IV. liburuan Elisa deitzen dio Dido-ri. Hau Tiroko erregearen emaztea zen, baina senarra hil ziotenean hiritik alde egin zuen eta Cartago (Hiriberri fenizieraz) sortu. Hemen maitemindu ziren Eneas eta Elisa, Eneidaren arabera, baina jainko-jainkosek elkarrengandik urrundu zituzten, Eneasek Erroma sortu behar baitzuen. Elisak orduan, etsirik, bere buruaz beste egin zuen. Elisabet izenaren hipokoristikoa eta Elisearen kidea ere bada. Aldaerak: Elixa eta Elixe (Deun-ixendegi euzkotarra).
Isabel (es), Élisabeth (fr), Isabelle (fr), Elizabeth (en)
Itun Zaharrean Elixaba moduan agertzen da, baina Itun Berrian Elisábet bihurtua aurkitzen dugu Done Joanes Bataiatzailearen amaren izena. Gaztelaniaz El lehen osagaia ('Jainkoa' hebreeraz) galdu egin zen, artikuluarekin nahasi baitzen. Santuaren eguna azaroaren 5ean da (Zumarragan uztailaren 2an). Aldaera asko izan ditu, baina erabilienak Isabel eta Elixabete (Deun-ixendegi euzkotarra) dira.
Erdi Aroan Europa osoan erabili zen izena. Honela deitu zen XIV. mendeko Aragoiko erregina bat.
Elisenaren aldaera Edurne, Jone, Josuneren tankerako izenen analogiaz sortua. Elisena zen Amadis de Gaularen ama izen bera duen eleberrian.
Isabel (es), Elisabeth (fr), Isabelle (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Isabelen kidetako ematen den izena. Ikus Elisabet.
Elisa (es)
XX. mendean sorturiko Elisaren baliokidea. Osagaiak Elisaren hipokoristikoa den Elixa eta -ne atzizki femenino berria dira. Ikus Elisa.
Gaztelaniazko Eliseoren baliokide femeninotzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatzen den izena. Eliseo K. a. IX. mendeko profeta izan zen.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.