Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2100 emaitza *:* bilaketarentzat [641 - 650]

Engrazia (emakumezkoa)

  • Engracia (es), Engrâce (fr), Engratia (en)

  • Latineko in gratia 'grazian' sintagmatik datorkigun kristau izena. III-IV. mendeetan Santa Engrazia Zaragozan bizi izan zen eta, hori dela medio, harenganako debozio edo jaiera berehala hedatu zen gure artean. Eskuan eta buruan pertz handi bana dituela agertzen da irudietan, bere martirioaren adierazgarri. Gure artean ez dirudi Engrazia aldaera berandu arte erabili izan denik. Iruñean, adibidez, Santa Engrazia hagionimoa Santa Gracia dokumentatzen da lehenik, eta euskarazko baliokidea, Nafarroako beste toki batzuetan, Dona Grazia da. Santuaren eguna urriaren 26an da. Aldaera: Ingartze. Ikus Grazia.

  • Dokumentuak:

Enkarni (emakumezkoa) (Hipokoristikoa)

Eratsune (emakumezkoa)

  • Modestaren euskal kidea, eraitsi aditza eta -ne atzizkia erabiliz XX. mendean sortua.

Erdaiñe (emakumezkoa)

  • Circuncisión (es)

  • XX. mendearen hasieraz geroztik erabiltzen den izena ('zirkuntzisioa'). Zirkuntzisioak juduen eta Jainkoaren arteko hitzarmena omentzen du. Aldaera: Bilbañe.

Erdiñe (emakumezkoa)

  • Erdi 'umea izan' aditza eta -ñe atzizki femenino berria erabiliz sortutako izena.

Erdoitza (emakumezkoa)

  • Izurtzako (Bizkaia) Bitaño auzoko Andre Mariaren ermita. Honen ondoko hilerrian hilobi batzuk aurkitu zituzten, latineko izen bakan zenbait idatzirik zituztenak. Batean Ahoztar euskal izen zaharra ageri zen. Jaia irailaren 8an da. Nafarroan ere, Ameskoan, bazen Erdoitza zeritzan herria, 1067an errege Antso Peñalengoak Iratxeko monasterioari (Nafarroa) oparitu ziona.

Erdotza (emakumezkoa)

  • Ama Birjinaren ermita, Markinan (Bizkaia). Edurreko Andra Maria hau Donejakue bidean dago, Markina hiriaren eta Ziortzako kolegiataren artean, Artibai ibaiaren ondoan. Ume negartiak bertara eraman ohi ziren. Jaia irailaren 8an da.

Erexkigal (emakumezkoa)

Ergiña (emakumezkoa)

  • Arrasateko (Gipuzkoa) Bedoña auzoko Andre Mariaren ermita. Badirudi antzinako parrokia dela. Erditzeko dauden emakumeentzat eskatu ohi zen haren babesa, bai eta, orobat, lehorte garaian. Leintz ibarrean Andra Mari Zuri deitzen dute. Donejakue bidean dago eta erromesentzako ospitalea izan zen. Jaia abuztuaren 5ean egiten da.

Erhe (emakumezkoa)

  • Erhe- edo Ere- Akitaniako idazkunetan (I-III. mendeak) azaltzen den oinarri femeninoa da, Ereseni eta Erhexoniren tankerako izenetan. Ikus Andere.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper