Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2485 emaitza *:* bilaketarentzat [641 - 650]

Elmu (gizonezkoa)

  • Telmo (es), Elme (fr), Elmo (en)

  • Grezierako Erasmos 'maitatua' izenetik dator, italierako Éramo / Ermo / Elmo bitarteko dela. III. mendean Antiokiako apezpikua izandako Elmu bi aldiz saiatu ziren martirizatzen, baina, aingeruen laguntzari esker, bietan atera zen bizirik. Ezagunagoa den Telmo gaztelaniatik hartutakoa da, sant hitzaren azken t itsatsirik duen aldaeratik. Santuaren izena san Elmu edo done Elmu da, ez okerreko itzulpena den Telmo Deun. Santuaren eguna apirilaren 4an da. Aldaera: Telmo.

  • Dokumentuak:

Elo (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko antroponimoa eta Nafarroako herri baten izena (gaztelaniaz Monreal, Ibargoitin). Bertan egon zen gazteluan, gau ilunetan, Juan Liren mamua ibiltzen omen da, noraezean, Nafarroa Gaztelako konkistatzaileei saltzeagatik zigorturik baitago. Justo Garate idazleak (Bergara, 1900 - Mendoza [Argentina], 1994) izen hau erabili zuen goitizentzat. Aldaerak: Eilo eta Eilon.

Eloi (gizonezkoa)

  • Eloy (es), Éloi (fr), Eligius (en)

  • Latin berantiarreko Eligius 'aukeratua' izena Eloi bihurtu zen frantsesez, eta handik barreiatu Europan zehar. VII. mendean Noyongo apezpiku izandako San Eloi urregile eta errementaria izan zen, eta hori dela bide urregileen zaindaria da egun. Kondairak dioenez, behin hagitz basatia zen zaldi bati hankak kendu zizkion, ferratu ahal izateko, eta gero berriro jarri. Santuaren eguna abenduaren 1ean da.

  • Dokumentuak:

Emanuel (gizonezkoa)

  • Manuel (es), Emmanuel (fr), Emmanuel (en)

  • Hebreerako Immanu'el' Jainkoa gurekin' izena Emmanuel bihurtu zen grekoz eta latinez. Isaias 7,14an ageri da: 'Hona, andre gaztea haurdun dago eta semea izango du, eta Emmanuel, hau da, 'Jauna gurekin', jarriko dio izen'. Gaztelaniaz hasierako e- galdu zen eta Manuel sortu. Santuaren eguna urtarrilaren batean da. Aldaerak: Imanol arrakastatsua eta Manuel.

  • Dokumentuak:

Emeteri (gizonezkoa)

  • Emeterio (es)

  • Grekoko Emeterionetik dator. Emeterio eta Zeledon anaiak Calahorra (Errioxa) hirian martirizatu zituzten IV. mendean eta bertako patroiak dira. Hil zuten lekuan eraiki zen hiriko katedrala eta horregatik dago harresietatik kanpo. Euskal Herriaren zati handi bat mendeetan zehar Calahorrako elizabarrutikoa izan zenez gero, debozio handia izan dute gure artean. 1596ko Refranes y Sentencias liburuan Larrabetzuko (Bizkaia) esaera hau biltzen da: “Done Meterii Zeledon Porru ereiaro on”. Santuaren eguna martxoaren 3an da. Aldaera: Meteri.

Emiliano (gizonezkoa)

Emilio (gizonezkoa)

  • Emilio (es), Emile (fr), Emil (en), Emile (en)

  • Aemilius Erromako leinu baten izena zen, etruskoa jatorriz, antza (ikus Emiliano). Aemilia leinua Erromako zazpi nagusietako bat zen. Izenak zabalkundea hartu zuen Rousseauk idatzi zuen Emiliori esker. Santuaren eguna urriaren 6an da. Aldaerak: Emiri eta Emilli.

  • Dokumentuak:

Emillen (gizonezkoa)

  • Emiliano (es), Émilien (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Emiliano izenaren baliokidea. Aemiliusen Aemilianus ‘aemiliatarra’ latineko jentiliziotik dator; Aemilia leinua Erromako zazpi nagusietako bat zen. Honela deitu diren santu asko daude, baina ezagunena Trevikoa (Italia) da. Kondairak dioenez, lehoiek jan zezaten eraman omen zuten zirkura, baina basapiztiek ez zioten ezer egin. Santuaren eguna abuztuaren 8an da. Aldaerak: Emiri eta Milian. Ikus Emilio.

Emilli (gizonezkoa)

  • Emilio (es), Emile (fr)

Emiri (gizonezkoa)

  • Emilio (es), Emile (fr)

  • Emilio izenaren Erdi Aroko euskal aldaera. Ikus Emilio.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper