2485 emaitza *:* bilaketarentzat [691 - 700]
Arnaldo (es), Arnaud (fr), Arnault (fr)
Erdi Aroko izena. 1539an Ernaut de Yribarren ageri da Arizkunen (Nafarroa). Ikus Arnaut.
Eros (es), Éros (fr), Eros (en), Ἔρως (el kl)
Raimundo (es), Raymond (fr)
Maizkara aurkitzen dugu Erdi Aroan. Oinarrian izen honen aldaera bat duen Erremelluri Bastidako (Araba) herrixka eta monasterioa izan zen, egun ardandegi baten izena besterik ez bada ere. Errioxako Autonomia Erkidegoko Herramelluri toponimo nagusian izen honen beste aldaera bat dugu (Erramell + uri, hots, 'Erramellen hiria, herria'). Aldaerak: Arramel, Arramelu, Arramelle, Arramello, Erramell...
Donostian 1559. urtean Herramos de Arrillaga aurkitzen dugu. Aldaerak: Ramos, Ramus. Ikus Abar eta Erramu.
Ramos (es)
Landare (Laurus nobilis) baten eta Ostegun Santuaren aurreko igandearen izena. Egun horretan Jesus Jerusalemen sartzea ospatzen da. Aldaerak: Abar eta Ereinotz. Ikus Abar eta Erramos.
Ramón (es), Raymond (fr), Raymond (en)
Raginmund germaniar izenetik dator. Iberiar penintsulan duen hedadura Lleidako patroia den San Erramun Nonatori zor dio. XIII. mendeko santu hau haurdun dauden emakumeen zaindaria da, ama erdi aurretik hil baitzitzaion. San Erramun mertzedariotarra Afrikan barna ibili zen, gatibuak askatzen. Santuaren eguna abuztuaren 31n da. Aldaera: Erraimun.
Fernando izenaren aldaera Erdi Aroan. Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugan artazuriketan egiten ziren txantxetako antzezlanei ematen zitzaien izen hau. Ikus Ferran.
Erdi Aroko euskal izena. Erregu Acorda eta bere anaiak ganboatarren artean zeuden Arrasateko (Gipuzkoa) borrokan.
Rodrigo (es), Rodrigue (fr)
Germaniar jatorriko *Hrôthrîks izena Rodericus eran latindu zen, eta gero Rodrigo bihurtu erdaraz. Euskarazko Errodrigo azken honetatik atera da, bistan denez. Horrela deitzen zen bisigodoen hondarreko erregea, bere aurrekoek bezala euskaldunak ezin garaitu zitzakeena. Santuaren eguna martxoaren 13an da. Aldaera: Edrigu.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.