Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2100 emaitza *:* bilaketarentzat [761 - 770]

Fruktuosa (emakumezkoa)

  • Fructuosa (es), Fructuose (fr), Fructuosa (en)

  • Latineko fructuosus 'emankorra' adjektibotik dator. Esanahi mistikoa zuten hau bezalako izenak hagitz erabiliak izan ziren lehenengo kristauen artean. San Fruktuoso Braga (Portugal) hiriko artzapezpikua izan zen VII. mendean. Santuaren eguna abuztuaren 23an da. Aldaerak: Oneraspen eta Oneretsu.

  • Dokumentuak:

Furiak (emakumezkoa)

Gabiria (emakumezkoa)

  • Gipuzkoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Ikus Alkain.

Gabone (emakumezkoa)

  • Navidad (es)

  • Gabon izenaren emakumezkoen aldaera, Arana-Eleizalderen ildotik sortua. XVI-XVII. mendeetan Marigabon agertzen zaigu emakumezkoak izendatzeko (ikus sarrera hau).

Gabriela (emakumezkoa)

  • Gabriela (es), Gabrielle (fr), Gabriella (en)

  • Hebreerako jatorria duen izena da hau (gbr 'indartsua' edo 'indartu', eta El 'Jainkoa'). Gabriel goiaingeruak garrantzi izugarria du judu, kristau eta musulmanentzat, lehendabiziko profetei, Andre Mariari eta Mohamedi agertu baitzitzaien, Jainkoaren hitzen berri emateko. Aurreneko aldiz Danielen Liburua-n aipatzen da. Santuaren eguna otsailaren 1ean da.

  • Dokumentuak:

Gadea (emakumezkoa)

  • Agata izenaren aldaera. Sopuertan (Bizkaia) badago Santa Gadea deituriko auzoa, A. Trueba idazlearen bizitokia izana.

Gaia (emakumezkoa)

Gaietana (emakumezkoa)

  • Cayetana (es), Gaétane (fr)

  • Latineko Caietanus 'Caieta hirikoa' izenetik. Virgilioren arabera aipatutako hiriak, gaur egun Gaieta deitzen denak, Eneasen inudea izan zen Kaietagandik hartu zuen izena. Caio izenaren gentiliziotik ere etor liteke.

Gaila (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko izena. Ezagutzen dugun Gipuzkoako lehendabiziko jaunaren emaztea (Gartzia Aznar-ena) honela deitzen zen. 1025. urtean Gaila zeritzan andreak Ezkioagako sagasti bat eman zion Jakako monasterioari (Huesca). 1183. urtean Dona Andregailla agertzen da, Iruñeko katedraleko artxiboan.

Gaizkane (emakumezkoa)

  • Salvadora (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Salvador izenaren baliokide femeninotako ematen da.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper