Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2100 emaitza *:* bilaketarentzat [781 - 790]

Garaipen (emakumezkoa)

  • Victoria (es), Victoire (fr)

Garaitia (emakumezkoa)

  • Garaipena izen arruntaren adierakidea zen lapurtera klasikoan. Ikus Bitori.

Garaitza (emakumezkoa)

  • Victoria (es), Victoire (fr)

  • Ikus Bitori.

Garaoa (emakumezkoa)

  • Burguko (Araba) antzinako ermita, Andre Mariari eskainirik zegoena. Garaoa herria izan zen, baina bertako bizilagunak Burgelu hiribildura joan zirenean eliza baino ez zen geratu. Beranduago eliza bera ere hondatu zen.

Garaxi (emakumezkoa) (Hipokoristikoa)

Garazi (emakumezkoa)

  • Engracia (es), Gracia (es), Engrace (fr), Grace (fr), Engratia (en)

  • Graziaren aldaera da, bokal baten epentesia eta -ia multzoko azken -aren galtzea jasan dituena (cf. Maria -> Mari). Ikus Grazia. Garazi, bestalde, Nafarroa Behereko eskualde baten izena ere bada (Cize frantsesez), euskaraz idatzitako lehen liburuan (1545) ageri dena:

    Garaziko herria benedika dadila
    Euskarari eman dio behar zuen tornuia.

  • Dokumentuak:

Garbi (emakumezkoa)

  • Pura (es), Purificación (es)

  • Ikus Garbiñe.

Garbikunde (emakumezkoa)

  • Purificación (es)

  • Ikus Garbiñe.

Garbiñe (emakumezkoa)

  • Inmaculada (es), Purificación (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Purificación (de Nuestra Señora)ren euskarazko baliokidetzat eman zen, eta ezin da ukatu arrakasta handia izan duela. Azken urteotan Inmaculadaren kidetzat ere erabili izan da. Garbikundez haurra izan eta handik 40 egunetara egiten zen garbitze erritua gogoratzen da. Jai hau Ekialdekoa zen eta Mendebaldera VII. mendean baizik ez zen iritsi. Argizari edo kandelak eramateko ohitura beranduagokoa da. Jaia otsailaren 2an da. Aldaerak: Garbi, Garbikunde eta Kutsuge.

Gardotza (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren ermita, Berriatukoa (Bizkaia). Ama Birjinaren laguntza jasotzeko hiru larunbat jarraitutan joan behar da ermitara. Ondarroako arrantzaleek laguntza eskatu ohi zioten, ezer ere gerta ez zekien. Artibairen ertzean dago ermita, errepidearen ondoan. Jaia irailaren 8an da. Umeak zaintzeko honako hau esaten da:

    Ama Birjiña Gardotzako
    Gure ume hau ez da ezetako
    Ez loditzeko, ez argaltzeko
    Hiru zapatutan etorriko naz eta
    Mesedetxu bat beretzako.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper