2100 emaitza *:* bilaketarentzat [791 - 800]
Nafarroako herria, gaztelaniaz Puente la Reina, Donejakue bideko garrantzitsuenetakoa, eta Andre Mariaren adbokazioa. Hiru Ama Birjina daude Garesen, Elurreta-koa, Okoa-koa eta Puy-koa.
Euskal Herriko mendietan hagitz ugaria den landarea, Txomin Agirreren izen bereko eleberriari esker ezaguna. Adierakideak: Ira eta Iratze.
Amurrioko (Araba) Baranbio auzoko Andre Mariaren ermita, Errukiaren Andre Maria ere deitua. Jaia irailaren 8an ospatzen da eta erromeria egiten.
Gracia (es), Grace (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Gracia izenarentzat ematen den baliokidea. Ikus Grazia eta Gartzi. Gartze gizon izena izan da historian zehar, Gartziaren aldaeratzat agertzen baita dokumentazioan.
Graciana (es), Gracianne (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Gracianoren baliokide femeninotako ematen den izena. Ikus Graziana.
Arabako hiriburua eta Andre Mariaren eliza. Gartzia, Gartzea, Gartzeren aldaera den Gaste(a) antroponimoaren eratorria da, jabegoa adierazten zuen -i(t)z atzizkiaren bidez. Azken honek latineko genitiboan du iturburu.
Gatzarrietako Andre Mariaren ermita Abadiñoko (Bizkaia) Urkiola auzoan zegoen, galtzada zaharraren ondoan, Untzillatx mendiaren magalean, hainbeste argazki egin zaizkion baserriaren atzean. Ama erdi berriak joaten ziren bertara laguntza eskatzera. 1803an bota zuten. Osagaiak gatzarri izen arrunta eta -eta leku-ugaritasunezko atzizkia dira. Gatzarriak, bistan denez, aziendei gatza emateko erabili izan diren harriak dira.
Bizkaiko herria eta Andre Mariaren eliza. Bertan bada XIX. mendean Eugenia Montijok, Frantziako enperatrizak, X. mendean Antso Gartziak eraikitako dorre baten gainean goratu zuen gaztelu eder bat.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.